Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2022ko otsailaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HEZKUNTZA SAILA
958

HUTS-ZUZENKETA honako dekretu honena: 4/2022 Dekretua, urtarrilaren 11koa, zeinaren bidez bitarteko elektronikoak erabiltzeko betebeharra arautzen baita ikerketa arloko laguntzetarako eta sarietarako eskabideetan eta gainerako izapideetan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak atzeman dira dekretu honetan: 4/2022 Dekretua, urtarrilaren 11koa, zeinaren bidez bitarteko elektronikoak erabiltzeko betebeharra arautzen baita ikerketa arloko laguntzetarako eta sarietarako eskabideetan eta gainerako izapideetan (2022ko otsailaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 32 zk.). Beraz, zuzendu egin behar dira:

Azalpen-zatiaren azken paragrafoan, 2022/733 (2/4) orrialdean,

honela dio:

«Horrenbestez, nahitaezko txostenak eman ondoren eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren irizpenarekin bat etorriz, Hezkuntzako sailburuak proposatuta eta Gobernu Kontseiluak 2022ko urtarrilaren 11n egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau».

Baina honela esan behar du:

Horrenbestez, nahitaezko txostenak eman ondoren, Hezkuntzako sailburuak proposatuta eta Gobernu Kontseiluak 2021eko urtarrilaren 11n egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau».


Azterketa dokumentala