
39. zk., 2022ko otsailaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (255 KB - 2 orri.)
- EPUB (255 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
930
IRAGARKIA, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren ebazpen bat jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, lurzoruaren kalitatearen adierazpena ematen zaie 48020-00033 eta 48020-00034 Geoiker kodea duten lurzatiei; Bilbao (Bizkaia) udal-mugarteko Zorrotzaurreko D-D2 eremuan sartuta daude lurzati horiek.
Jakinarazpena non egin ez dakigunez, ezin izan zaie eranskinean agertzen diren interesdun guztiei ebazpena helarazi. Horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. eta 46. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.
Interesdunek eskuragarri dute Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren ebazpenaren testu osoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Ingurumen Sailburuordetzaren Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioa, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Ebazpen horren bidez lurzoruaren kalitatearen adierazpena ematen zaie 48020-00033 eta 48020-00034 Geoiker kodea duten lurzatiei saneamendua egin ondoren. Lurzati horiek Bilbao (Bizkaia) udal-mugarteko Zorrotzaurreko D-D2 eremuan daude; hori guztia, betiere, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean araututako prozedurarekin bat etorriz.
Horren berri ematen da interesdunak jakitun egon daitezen eta banakako jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 31.
Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria,
JAVIER AGIRRE ORCAJO.
RSS