39. zk., 2022ko otsailaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (7272 KB - 22 orri.)
- EPUB (6691 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
921
28/2022 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Zumarragako Udalarekin Faustino Orbegozo Fundazioa Z-5.6 eremuan zuzkidura-bizitokiak sustatzeko hitzarmena argitaratzeko dena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatutako hitzarmena sinatu duenez gero, zabalkunde egokia izan dezan, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Zumarragako Udalarekin Faustino Orbegozo Fundazioa Z-5.6 eremuan zuzkidura-bizitokiak sustatzeko hitzarmenaren testua, zeina eranskin gisa agertzen baita.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 17a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.