Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2022ko otsailaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
912

EDIKTUA, emandako asistentzia sanitarioarengatik Administrazioaren ondare-erantzukizunari buruz jarraitutako 118/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Ezinezkoa izan da interesdunak adierazitako helbidean Instrukziogilearen Erabakia pertsonalki jakinaraztea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikuluan, Entzunaldiaren izapideari buruzkoan, ezarritakoa betetzeko. Erabaki horretan, ebatzi da interesdunaren eskura jarriko direla espedientea osatzen duten 536 folioak eta erreklamaziogileari hamar eguneko epea emango zaiola kasuan kasuko alegazioak egiteko eta dokumentuak edo justifikazioak aurkezteko. Hartara, entregatzeko ezintasun horren ondorioz, ediktu hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Espedientea eta aipatutako Erabakia helbide honetan kontsultatu ahal izango ditu interesdunak, eta kopia bat lortu ahalko du:

Osakidetza.

Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetza.

Araba kalea 45.

01006 Vitoria-Gasteiz.

Argitara ematen da eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin, eta hark jakinarazpen indibidualtzat hartu behar du.

Jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 3a.

118/2018 prozedurako idazkaria.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala