
38. zk., 2022ko otsailaren 22a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (239 KB - 2 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
906
IRAGARKIA, 2022ko otsailaren 11koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita zehapen-prozeduraren esparruan aurkeztu den errekurtsoari lotutako zuzentzeko errekerimendua.
Ezinezkoa izan da errekerimendu hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Interesdunak Bizkaiko Osasuneko Lurralde Ordezkaritzan azter dezake (Rekalde zumarkalea 39 A, 5. solairua – Aholkulari Juridikoa) jakinarazi den egintzaren testu osoa. Horretarako, lehenbizi hitzordua hartu behar da telefono-zenbaki hauetan: 94 403 15 87 – 94 403 17 16.
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da hau eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpenak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 11.
Osasuneko sailburuordea,
JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.
RSS