
38. zk., 2022ko otsailaren 22a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (244 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
903
IRAGARKIA, Teknologiako eta Berrikuntzako zuzendariaren 2022ko urtarrilaren 7ko Ebazpena jakinarazteari buruzkoa. Ebazpen horren bidez, I+G COVID-19 programaren esparruan 2020ko deialdian emandako dirulaguntzari buruzko itzulketa-espedientea ebazten da.
Ezinezkoa izan da ebazpen horiek jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian. Interesdunei jakinarazten zaie bi hilabeteko epea dutela, iragarki hau argitaratzen denetik hasita.
Ohartarazten zaie, gainera, aipatu epeetan ordaindu ez diren zorrak premiamendu-bidean eskatuko direla, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamenduak 59. artikuluan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legeak 139.4 artikuluan ezarritakoa betez; egoki diren errekarguak ere aplikatuko dira.
Ordainketa egitean nahitaez zehaztu behar dira espediente-zenbakia eta zuzendaritza, eta ordainketa hori EAEko Diruzaintza Nagusiaren titulartasuneko kontu honetan egingo da:
IBAN ES66 0182 5685 0700 0022 6271.
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da iragarkia, jakinarazpenaren balioa izango baitu harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 4a.
Teknologiako eta Berrikuntzako zuzendaria,
ALBERTO FERNÁNDEZ GONZÁLEZ.
RSS