Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2022ko otsailaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
895

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 14koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baitira Hezkuntzako sailburuaren 2021eko uztailaren 6ko Aginduaren bidez deitutako Ikerketa Orokorreko dirulaguntza berriak. Agindu horren bidez, ikertzaile doktoreentzako hobekuntzarako doktoretza-ondoko programarako laguntzak berritzea eta laguntza berriak ematea arautu, eta laguntza horietarako 2021-2022ko ikasturterako deialdia egiten da.

Agindu horren 31. artikuluaren arabera, Ikerketa Orokorreko laguntza berriak ematea edo ukatzea Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen bakarraren bidez gauzatuko da, selekzio-batzordearen ebazpen-proposamena aintzat hartuta.

Horregatik guztiagatik, eta kontuan hartuta berariazko aholku-batzordeen ebaluazioa eta selekzio-batzordeak helarazitako proposamena, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean agertzen diren onuradunei ematea ikertzaile doktoreen doktoretza-ondoko hobekuntza-programarako 2021-2022 ikasturterako dirulaguntzak, eta adieraztea dagokien ezarpen zentroa eta kontratuak eta bidaiak finantzatzeko zentroek jasoko duten diru-kopurua.

Kontratu horiek 12 hilabetetarako izango dira.

Bigarrena.– II. eranskinean agertzen den onartu gabeko eskatzaileen zerrenda onartzea, ez onartzeko arrazoiak zehaztuz.

Hirugarrena.– III. eranskinean agertzen diren kanpoan utzitako eskatzaileen zerrenda onartzea, kanpoan uzteko arrazoiak zehaztuz.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea; beraz, bere aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute interesdunek, Hezkuntzako sailburuari zuzenduta. Horretarako epea hilabetekoa da, ebazpen hau www.euskadi.eus egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 14a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

I. ERANSKINA
IKERKETA OROKORRA
ONURADUNAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
IKERKETA OROKORRA
EZ ONARTUAK
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
IKERKETA OROKORRA
KANPOAN UTZITAKO ESKAERAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala