
38. zk., 2022ko otsailaren 22a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (272 KB - 3 orri.)
- EPUB (281 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
894
EBAZPENA, 2021eko abenduaren 14koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baitira Hezkuntzako sailburuaren 2021eko uztailaren 6ko Aginduaren bidez deitutako dirulaguntzen lehen eta bigarren berritzeak. Agindu horren bidez, ikertzaile doktoreentzako hobekuntzarako doktoretza-ondoko programarako laguntzak berritzea eta laguntza berriak ematea arautu, eta laguntza horietarako deialdia egiten da 2021-2022ko ikasturterako.
Laguntzak berritzeko eskaeren ebaluazioa eta selekzio-batzordeak helarazitako proposamena kontuan hartuta, eta aipatutako aginduan xedatutakoa betez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– I. eranskinean agertzen diren onuradunei ikertzaile doktoreen doktoretza-ondoko hobekuntza-programarako dirulaguntzaren lehenengo berritzea onartzea, eta dagokien ezarpen zentroa zein kontratuak eta bidaiak finantzatzeko zentroak jasoko duen diru-kopurua ezartzea.
Bigarrena.– II. eranskinean agertzen diren onuradunei ikertzaile doktoreen doktoretza-ondoko hobekuntza-programarako dirulaguntzaren bigarren berritzea ematea, eta dagokien ezarpen zentroa zein kontratuak finantzatzeko zentroak jasoko duen diru-kopurua ezartzea.
Hirugarrena.– Laguntza-berritze horien zenbatekoak ordaintzea xedapen honen I. eta II. eranskinetan aurreikusten diren aplikazio-zentroei, 2021eko uztailaren 6ko Aginduak 6.6 artikuluan ezartzen duen moduan.
Laugarrena.– Dirulaguntzen zenbatekoa, iraupena eta gainerako baldintzak 2021eko uztailaren 6ko Aginduak xedatutakoak izango dira.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena www.euskadi.eus egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 14a.
Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,
ADOLFO MORAIS EZQUERRO.
RSS