
38. zk., 2022ko otsailaren 22a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (259 KB - 3 orri.)
- EPUB (227 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
893
EBAZPENA, 2021eko abenduaren 10ekoa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baitira Hezkuntzako sailburuaren 2021eko uztailaren 13ko Aginduaren bidez deitutako dirulaguntza berriak. Agindu horren bidez, ikertzaile ez doktoreen prestakuntza-programarako laguntzak berritzea eta laguntza berriak ematea arautu, eta laguntza horietarako deialdia egiten da 2021-2022ko ikasturterako.
Ikerketa Espezifikoko eskaeren ebaluazioa eta selekzio-batzordeak helarazitako proposamena kontuan hartuta, eta aipatutako aginduan xedatutakoa betez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– I. eranskinean agertzen diren onuradunei ikertzaile ez doktoreen prestakuntzarako dirulaguntza berriak ematea, 2021-2022 ikasturterako, eta onuradun bakoitzak urtean jasoko duen zenbateko gordina, ezarpen-zentroa eta zentroek lan-kontratuak finantzatzeko jasoko duten zenbatekoa adieraztea, bai eta I. modalitateko onuradun bakoitzak (horrelakorik egonez gero) bidaietarako jasoko duen zenbatekoa aipatzea ere.
Kontratuak 12 hilabeterako izango dira.
Bigarrena.– Aukeratze-prozesutik kanpo gelditu diren pertsonen zerrenda onartzea, kanpo geratu izanaren arrazoiak zehaztuta, II. eranskinean adierazitakoari jarraituz.
Hirugarrena.– Dirulaguntza horien zenbatekoa, iraupena, ordaintzeko era eta jasotzeko gainontzeko baldintzak 2021eko uztailaren 13ko Aginduan xedatutakoak izango dira.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena www.euskadi.eus egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 10a.
Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,
ADOLFO MORAIS EZQUERRO.
RSS