Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2022ko otsailaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
892

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 10ekoa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Hezkuntzako sailburuaren 2021eko uztailaren 13ko Aginduaren bidez deitutako dirulaguntza berriak ebazten dituena, zeinaren bidez ematen baitira 2021-2022 ikasturtean pertsonal ikertzailearen prestakuntza-programarako dirulaguntza berriak eta arautu eta deitzen baita dirulaguntza horiek berritzeko prozesua.

Ikerketa Orokorreko eskabide berrien ebaluazioa eta hautaketa-batzordeak helarazitako proposamena kontuan hartuta, aipatutako aginduan xedatutakoa betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Dirulaguntza berriak ematea I. eranskinean agertzen diren onuradunei ikertzaile ez-doktoreen prestakuntzarako, 2021-2022 ikasturterako, eta adierazten dira onuradun bakoitzak jasoko duen zenbateko gordina, ezarpen-zentro bakoitzak jasoko duen zenbatekoa lan-kontratu horiek finantzatzeko eta I. modalitateko onuradun bakoitzak bidaietarako jasoko duen zenbatekoa (halakorik balego).

Kontratu horiek 12 hilabeterako izango dira.

Bigarrena.– Ordezkoen zerrenda ezartzea (II. eranskina), lerroen, arloen eta lehentasunaren arabera. Plaza hutsak gertatuz gero, 30. artikuluan zehazten den bezala beteko dituzte ordezkoek.

Hirugarrena.– Ukatutako eskabideen zerrenda onartzea (III. eranskina), ukatzeko arrazoiak zehaztuz.

Laugarrena.– Kanpo utzitako eskabideen zerrenda onartzea (IV. eranskina), kanpo utzi izanaren arrazoiak zehaztuz.

Bosgarrena.– Dirulaguntza horien zenbatekoa, iraupena eta ordaintzeko modua eta gainontzeko baldintzak 2021eko uztailaren 13ko Aginduak xedatutakoaren arabera erabakitzea.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Administrazio-bideari amaiera ematen ez dion ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena www.euskadi.eus egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 10a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

I. ERANSKINA
IKERKETA OROKORRA
ONURADUNAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
IKERKETA OROKORRA
ORDEZKOEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
IKERKETA OROKORRA
EZ-ONARTUAK
(Ikus .PDF)
IV. ERANSKINA
IKERKETA OROKORRA
KANPOAN UTZITAKO ESKAERAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala