Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2022ko otsailaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
891

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 10ekoa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, 2021-2022 ikasturtean pertsonal ikertzaile ez doktorearen prestakuntza-programarako dirulaguntza berriak eman eta dirulaguntza horiek berritzeko prozesua arautu eta deitzen duen Hezkuntzako sailburuaren 2021eko uztailaren 13ko Aginduaren bidez deitutako dirulaguntzen berritzeak ebazten dituena.

Berritzeko eskaeren ebaluazioa eta Selekzio Batzordeak helarazitako proposamena kontuan hartuta, eta aipatutako aginduan xedatutakoa betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eranskinean agertzen diren onuradunei ikertzaile ez doktoreen prestakuntzarako dirulaguntzak berritzea (Ikerketa Espezifikoa), 2021-2022 ikasturterako, honako hauek zehaztuta: onuradun bakoitzak urtean jasoko duen zenbateko gordina, ezarpen zentroek lan-kontratuak finantzatzeko jasoko duten zenbatekoa eta I. modalitateko onuradun bakoitzak bidaietarako jasoko duen zenbatekoa.

Bigarrena.– Indarrean dauden lan-kontratuak luzatu egingo dira 2021eko uztailaren 13ko Aginduak xedatutakoaren arabera.

Hirugarrena.– 2021eko uztailaren 13ko Aginduak xedatutakoaren arabera erabakiko dira dirulaguntza horien zenbatekoa, ordaintzeko era, iraupena eta jasotzeko gainontzeko baldintzak.

AZKEN XEDAPENA

Interesdunek Hezkuntzako sailburuari gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote administrazio-bideari amaiera ematen ez dion ebazpen honen kontra, hilabeteko epean, ebazpena www.euskadi.eus egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 10a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

ERANSKINA
BERRIZTAPENAK
IKERKETA ESPEZIFIKOA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala