
38. zk., 2022ko otsailaren 22a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (268 KB - 2 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
890
EBAZPENA, 2021eko abenduaren 10ekoa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baita Hezkuntzako sailburuaren 2021eko uztailaren 6ko Aginduaren bidez deitutako dirulaguntzen lehenengo berritzea (Ikerketa Espezifikoa). Agindu horren bidez, ikertzaile doktoreentzako hobekuntzarako doktoretza-ondoko programarako laguntzak berritzea eta laguntza berriak ematea arautu, eta laguntza horietarako deialdia egiten da 2021-2022ko ikasturterako.
Ikerketa Espezifikoko laguntzak berritzeko eskaeren ebaluazioa eta selekzio-batzordeak helarazitako proposamena kontuan hartuta, eta aipatutako aginduan xedatutakoa betez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Eranskinean agertzen den pertsona bakarrari ikertzaile doktoreen doktoretza-ondoko hobekuntza-programarako laguntzaren berritzea ematea eta dagokion ezarpen-zentroa adieraztea. Era berean, kontratuak eta bidaiak finantzatzeko zentroak jasoko duen diru-kopurua ere ezartzen da.
Bigarrena.– Dirulaguntza horien zenbatekoa, iraupena eta jasotzeko gainontzeko baldintzak 2021eko uztailaren 6ko Aginduak xedatutakoak izango dira.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute interesdunek, Hezkuntzako sailburuari zuzenduta. Horretarako epea hilabetekoa da, ebazpen hau www.euskadi.eus egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 10a.
Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,
ADOLFO MORAIS EZQUERRO.
RSS