Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2022ko otsailaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
889

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 10ekoa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baitira Hezkuntzako sailburuaren 2021eko uztailaren 13ko Aginduaren bidez deitutako dirulaguntzen berritzeak (Ikerketa Orokorra eta Espezifikoa). Agindu horren bidez, ikertzaile doktoreentzako hobekuntzarako doktoretza-ondoko programarako laguntzak berritzea eta laguntza berriak ematea arautu, eta laguntza horietarako deialdia egiten da 2021-2022ko ikasturterako.

Berritzeko eskaeren ebaluazioa eta selekzio-batzordeak helarazitako proposamena kontuan hartuta, eta aipatutako aginduan xedatutakoa betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eranskinean agertzen diren onuradunei ikertzaile ez doktoreen prestakuntzarako dirulaguntzen berritzea ematea (Ikerketa Orokorra), 2021-2022 ikasturterako, honako hauek adierazita: onuradun bakoitzak urtean jasoko duen zenbateko gordina, ezarpen-zentroa, zentroek lan-kontratuak finantzatzeko jasoko duten zenbatekoa eta I modalitateko onuradun bakoitzak bidaietarako jasoko duen zenbatekoa.

Bigarrena.– Indarrean dauden lan kontratuak luzatu egingo dira 2021eko uztailaren 13ko Aginduak xedatutakoaren arabera.

Hirugarrena.– 2021eko uztailaren 13ko Aginduak xedatutakoaren arabera erabakiko dira dirulaguntza horien zenbatekoa, iraupena eta jasotzeko gainontzeko baldintzak.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena www.euskadi.eus egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 10a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala