Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2022ko otsailaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
888

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 10ekoa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baita Hezkuntzako sailburuaren 2021eko uztailaren 6ko Aginduaren bidez deitutako laguntza berrien esleipena (Ikerketa Espezifikoa). Agindu horren bidez, ikertzaile doktoreentzako hobekuntzarako doktoretza-ondoko programarako laguntzak berritzea eta laguntza berriak ematea arautu, eta laguntza horietarako 2021-2022ko ikasturterako deialdia egiten da.

Ikerketa Espezifikoko eskaera berrien ebaluazioa eta Selekzio Batzordeak helarazitako proposamena kontuan hartuta, eta aipatutako aginduan xedatutakoa betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eranskinean agertzen den pertsona bakarrari ikertzaile doktoreen doktoretza-ondoko hobekuntza-programarako laguntza berria ematea, eta dagokion ezarpen zentroa adieraztea. Era berean, kontratuak eta bidaiak finantzatzeko zentroak jasoko duen diru-kopurua ere ezartzen da.

Bigarrena.– Dirulaguntza horien zenbatekoa, iraupena eta jasotzeko gainontzeko baldintzak 2021eko uztailaren 6ko Aginduak xedatutakoaren arabera erabakitzea.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea; beraz, bere aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute interesdunek, Hezkuntzako sailburuari zuzenduta. Horretarako epea hilabetekoa da, ebazpen hau www.euskadi.eus egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 10a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

ERANSKINA
IKERKETA ESPEZIFIKOA
ONURADUNA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala