Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2022ko otsailaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
887

AGINDUA, 2022ko otsailaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena, Beasaingo (Gipuzkoa) CPEIPS «La Salle – San Jose» HLBHIP Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Beasaingo (Gipuzkoa) «La Salle – San Jose» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren entitate titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez Hezkuntza Bereziko gela ireki bat gehitzeko eskatzen duen.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek izan dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 1998ko uztailaren 30eko Agindua, beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko, eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko dena (abuztuaren 31ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2022-2023 ikasturtetik aurrera, ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari baimena ematen zaio Hezkuntza Bereziko gela ireki bat gehitzeko:

Kode-zenbakia: 20000703 eta 012411.

Izen espezifikoa: «La Salle – San Jose».

Titularra: Asociación Junta Administrativa del Colegio San Martin de Loinaz.

Helbidea: Andre Mari, 2.

Udalerria: Beasain.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimena: Hezkuntza Bereziko gela ireki bat gehitu.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa:

• 2-3 urte bitarteko gela: 3 unitate, bakoitza 18 ikaspostuko edukierarekin.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostuko edukierarekin.

– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostuko edukierarekin.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 9 unitate, 270 ikaspostuko edukierarekin.

– Hezkuntza Berezia: 4 gela ireki.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 8a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala