Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2022ko otsailaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIKO BOSGARREN ATALA
856

EDIKTUA, filiazioari buruzko 97/2021 prozedurako apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia. Bosgarren Sekzioa.

Errekurtsoa: filiazioari buruzko 97/2021 apelazio-errekurtsoa (2000ko PZL).

Alderdi apelatzailea: Marlene Flores Vargas.

Alderdi apelatua: Ciro Antelo Burgos.

Gaia: ezkontzaz kanpoko filiazioa legez xedatzea.

Errekurtso horretan 21/2022 epaia eman da 2022ko otsailaren 7an. Interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia bat Bizkaiko Probintzia Auzitegiaren 5. Sekzioaren egoitzan.

Alderdi apelatu horren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi du epaileak, Ciro Antelo Burgos jaunari 2022ko otsailaren 7ko epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao, 2022ko otsailaren 11.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala