Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2022ko otsailaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
855

EBAZPENA, 2022ko otsailaren 9koa, Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendariarena, zeinaren bitartez argitaratzen baitira 2021eko uztailaren 7ko Aginduaren babespean emandako dirulaguntzak, herritarrek horren berri izan dezaten.

2021eko abuztuaren 23an, Euskal Herriko Agintaritzen Aldizkarian argitaratu zen 2021eko uztailaren 7ko Agindua, Hezkuntzako sailburuarena; horren bidez, itunpeko sareko ikastetxeei eta Euskal Autonomia Erkidegoan dauden unibertsitateaz kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuekin estatutu- zein erregelamendu-harremanak dituzten erakundeei eta federazioei dei egiten zaie Sare_Hezkuntza Gelan izeneko hezkuntza-berrikuntzako proiektuan parte har dezaten 2021-2022 ikasturtean.

Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendariak ebatzi zuen deialdia, eta interesdunei banan-banan jakinarazi zaie ebazpena; beraz, deialdi-aginduaren 13. artikuluaren arabera, argitaratu egin behar dira emandako laguntzak, herritarrek horren berri izan dezaten.

Horregatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, Hezkuntzako sailburuaren 2021eko uztailaren 7ko Aginduaren bidez deitutako laguntzen onuradunen zerrenda (ikus eranskina). Agindu horren bidez, itunpeko sareko ikastetxeei eta Euskal Autonomia Erkidegoan dauden unibertsitateaz kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuekin estatutu- zein erregelamendu-harremanak dituzten erakundeei eta federazioei dei egiten zaie Sare_Hezkuntza Gelan izeneko hezkuntza-berrikuntzako proiektuan parte har dezaten 2021-2022 ikasturtean (2021eko abuztuaren 23ko EHAA, 167. zk.).

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 9a.

Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendaria,

AMAIA AGIRRE PINEDO.

ERANSKINA
2021-2022KO SARE_HEZKUNTZA GELAN DEIALDIAN DIRULAGUNTZA JASOKO DUTEN ERAKUNDEAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala