Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2022ko otsailaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
696

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariak 2022ko urtarrilaren 20an emandako ebazpena. Ebazpen horren bidez bukaera ematen zaio PSA-005/2021-XIV zehapen-prozedurari, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onesten duen apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretuan jasotako arau-hauste batengatik izapidetu zena.

Aipatutako ebazpenaren jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, iragarki hau argitaratzen da, aurreko ebazpenaren jakinarazpentzat balio dezan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Interesdunak ebazpena argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epea izango du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko.

Aipatutako espedientearen ebazpenaren testu osoa helbide honetan eskura daiteke: Eusko Jaurlaritza, Segurtasun Saila, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza (Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 1a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

GOIATZ AIZPURU LIZARRALDE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala