Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2022ko otsailaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LEHENDAKARITZA
694

IRAGARKIA, prozedura judizialeko interesdunei administrazio-espedientea bidaltzeari eta haiek epatzeari buruzkoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dute U.F.A.k eta beste 28k babes jurisdikzionaleko 1074/2021 prozedurari (3. atala) buruz, Lehendakariaren abenduaren 14ko 47/2021 Dekretuaren aurka. Dekretu horren bidez xedatu zen establezimendu, ekitaldi, jarduera eta leku gehiagotara zabaltzea Osasuneko sailburuaren 2021eko azaroaren 17ko Aginduaren bidez ezarritako Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala (QR) eskatzeko derrigortasuna.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak eskatu du jatorrizko administrazio-espedientea bidaltzeko. Horrenbestez, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie interesdun guztiei, egoki baderitzote, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoa betez. Bost egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 4a.

Araubide Juridikoaren zuzendaria,

NIEVES MARTÍNEZ DE ANTOÑANA BLANCO.


Azterketa dokumentala