Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2022ko otsailaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
692

18/2022 DEKRETUA, otsailaren 1ekoa, Federación de Asociaciones de Esclerosis Lateral Amiotrófica de Euskal Herria «F. Adela EH» erakundea gizarte-interesekotzat aitortzeko dena.

Zerbitzu Sozialei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatzen duenez, interes sozialekotzat deklaratu ahal izango dira zerbitzu sozialak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak –arauz zehaztutako baldintzak betetzen dituztenak–, hain zuzen, gizarte-ekintzako hirugarren sektoreak Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak garatzen egiten duen ibilbidea eta ekarpena aitortzeko.

Urriaren 7ko 424/2013 Dekretuak, gizarte zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-intereseko aitortzeari buruzkoak, gizarte-intereseko aitorpena lortzeko baldintzak eta prozedura arautzen ditu.

Haren babesean, aipatutako aitorpena eskatu du Federación de Asociaciones de Esclerosis lateral Amiotrófica de Euskal Herria «F. Adela EH» erakundeak, uste baitu merezi duela gizarte-interesekoa dela aitortzea, gizarte-ekintzaren arloan egiten dituen jarduerengatik.

Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak adierazi bezala, Federación de Asociaciones de Esclerosis lateral Amiotrófica de Euskal Herria «F. Adela EH» erakundea 1997. urtean eratu zen. Alboko esklerosi amiotrofikoak eragiten dien pertsona guztien, haien senideen eta haien ingurune hurbilenaren bizi-kalitatea hobetzea du helburu.

Ibilbide historikoa du Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak ematen; izan ere, egiaztatu du bere jarduera etenik gabe burutu duela 2016tik aurrera, Euskal Autonomia Erkidego osoan.

Aipatu urriaren 7ko 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Gobernu Kontseiluak onartutako dekretu baten bidez egingo da gizarte-intereseko aitorpena, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, zeinak dagokion espedientea izapidetu baitu.

Ondorioz, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT

1. artikulua.– Federación de Asociaciones de Esclerosis lateral Amiotrófica de Euskal Herria «F. Adela EH» erakundea gizarte-interesekoa dela deklaratzea, burutzen dituen gizarte-ekintzen bidez Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak garatzen laguntzeagatik.

2. artikulua.– Federación de Asociaciones de Esclerosis lateral Amiotrófica de Euskal Herria «F. Adela EH» erakundeari aitorpen honen berezko eskubideak aitortzea, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatutakoak.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko otsailaren 1ean.

Lehendakaria,

IŃIGO URKULLU RENTERIA.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala