Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2022ko otsailaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
691

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 21ekoa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Bateratu COVID-19 programan aurreikusitako laguntzen 2021eko ekitaldiko entitate onuradunen zerrenda; programa horren bidez, laguntzak ezartzen dira sendotze-jarduketak egiten dituzten eta COVID-19ak kaltetu dituen enpresentzat.

Dirulaguntza publikoak emateko orduan ezinbestekoa da publikotasun-printzipioa betetzea. Hori dela eta, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 2ko Aginduan aurreikusitako laguntzei dagokienez –agindu horretan arautu zen Bateratu COVID-19 programa, zeinaren bidez laguntzak ezartzen baitira sendotze-jarduketak egiten dituzten eta COVID-19ak kaltetu dituen enpresentzat–, eta enpresa interesdunei banan-banan jakinarazi ondoren laguntzak emateko ebazpena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da onuradunen zerrenda.

Horiek horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 2ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2021eko onuradunen zerrenda (ikusi eranskina); agindu horren bidez, Bateratu COVID-19 programa arautu zen, zeinaren bidez laguntzak ezartzen baitira sendotze-jarduketak egiten dituzten eta COVID-19ak kaltetu dituen enpresentzat.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 21a.

Industriako sailburuordea,

MIKEL AMUNDARAIN LEIBAR.

ERANSKINA
2021EKO BATERATU COVID-19 PROGRAMA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala