Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2022ko otsailaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
687

22/2022 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantza Ministerioko Migrazioen Estatu Idazkaritzako Integrazio eta Arreta Humanitarioko Zuzendaritza Nagusiaren, Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi Komisioaren (ACNUR), Bilbao, Vitoria-Gasteiz eta Donostiako Cáritas gizarte-erakundeen eta Ignacio Ellacuría Gizarte Fundazioaren artean sinatutako hitzarmenaren luzapena, EAEn garatzen jarraitzeko nazioarteko babesa eskuratzen duten pertsonen harrera eta integrazioaren gainean erkidegoa babesteko esperientzia pilotua (Auzolana II).

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak sinatu du hitzarmen hori, eta dagokion publikotasuna emateko asmoz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkaria argitaratzea Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantza Ministerioko Migrazioen Estatu Idazkaritzako Integrazio eta Arreta Humanitarioko Zuzendaritza Nagusiaren, Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi Komisioaren (ACNUR), Bilbao, Vitoria-Gasteiz eta Donostiako Cáritas gizarte-erakundeen eta Ignacio Ellacuría Gizarte Fundazioaren artean sinatutako hitzarmenaren luzapenaren testua, EAEn garatzen jarraitzeko nazioarteko babesa eskuratzen duten pertsonen harrera eta integrazioaren gainean erkidegoa babesteko esperientzia pilotua (Auzolana II). Ebazpen honi atxikita dago.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 3a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala