27. zk., 2022ko otsailaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
633
169/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 26koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez kendu egin den Mercedes Ruiz de Azua Sáez de Arregui andrea Zerbitzu Orokorretako arduradun (Santiagoko Egoitzako Sukaldea, arratsaldeko txandan) kargutik, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
175/2019 Ebazpenaren bidez, Mercedes Ruiz de Azua Sáez de Arregui andrea Zerbitzu Orokorretako Arduradun (Santiagoko Egoitzako Sukaldea) izendatu zuten, Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Mercedes Ruiz de Azua Sáez de Arregui andrea Zerbitzu Orokorretako Arduradun (Santiagoko Egoitzako Sukaldea) kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko urtarrilaren 31ko lanaldia amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 26a.
Arabako ESIko zuzendari-gerentea,
JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.