Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2022ko otsailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
568

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 24koa, Gazteriako zuzendariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da 2021. urtean zein diru-kopuru eta nori eman zaion Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko uztailaren 21eko Aginduaren babesean. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen zen, 2021. urtean honako jarduera hauek sustatzeko: diagnostiko-azterketak egitea, gazte-emantzipazioko planak eta gazte-planak egitea, plan horien jarraipena edo ebaluazioa egitea, eta toki-mailako beste ekimen batzuk egitea edo horiek sistematizatu eta ebaluatzea, baldin eta horien helburua gazteen emantzipazio-prozesuan laguntzea bazen.

Kontuan hartu da Gazteriako zuzendariaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dela, horixe xedatzen baitu 2021eko uztailaren 21eko Aginduaren 17.4 artikuluak.

Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko uztailaren 21eko Aginduaren babesean 2021. urtean onartu diren dirulaguntzen eta onuradunen zerrenda argitaratzea. Eranskinean daude jasota.

2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denak jakinaren gainean egon daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 24a.

Gazteriako zuzendaria,

AGURTZANE LLANO CUADRADO.

ERAnSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala