Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2022ko otsailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
567

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 24koa, Gazteriako zuzendariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da zer diru-kopuru eta nori eman zaion Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko ekainaren 16ko Aginduaren babesean, Euskal Autonomia Erkidegoko gazte ekipamenduen sarea bultzatzeko 2021erako dirulaguntzak emateko modua arautzen eta deitzen duena.

Kontuan hartu da Gazteriako zuzendariaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dela, horixe xedatzen baitu 2021eko ekainaren 16ko Aginduaren 16.4 artikuluak.

Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko ekainaren 16ko Aginduaren babesean 2021. urtean onartu diren dirulaguntzen eta onuradunen zerrenda argitaratzea. Eranskinean daude jasota.

2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denak jakinaren gainean egon daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 24a.

Gazteriako zuzendaria,

AGURTZANE LLANO CUADRADO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala