23. zk., 2022ko otsailaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (261 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
566
AGINDUA, 2022ko urtarrilaren 24koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) «Elizaran Ikastetxea» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Donostiako «Elizaran Ikastetxea» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez baimenduta dituen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Helduen Hezkuntzako irakaskuntzak kentzeko baimena eskatzen duen.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), 2021eko maiatzaren 20ko Agindua, helduen Oinarrizko Hezkuntzaren berariazko curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena. (EHAA, 2021-06-22), 2021eko abuztuaren 26ko Agindua, Hezkuntzako sailburuarena, honen huts-zuzenketa egiten duena: 2021eko maiatzaren 20ko Agindua, zeinaren bitartez helduentzako Oinarrizko Hezkuntzaren berariazko curriculuma ezarri eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena. (EHAA, 2021-09-10), 236/2015 Dekretua, abenduaren 22koa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena. (EHAA, 2016-01-15), eta indarrean dauden eta gai horretan erabilgarriak diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:
Kode zenbakia: 20004587 eta 012544.
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «Elizaran Ikastetxea».
Titularra: Fundación Viuda Elizarán.
Helbidea: Kanpandegi kalea 12.
Udalerria: Donostia.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Kentzen diren irakaskuntzak:
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) eta Helduen Hezkuntzako Ikasketak.
Ikastetxearen osaera:
– Lanbide Heziketa:
– Lanbide-arloa: Administrazioa eta Kudeaketa.
• Administrazio Zerbitzuak, Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo bat.
• Administrazio Kudeaketa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo bat.
• Administrazioa eta Finantzak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo bat.
• Zuzendaritzari Laguntza Ematea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo bat.
– Lanbide-arloa: Merkataritza eta Marketina.
• Merkataritza Zerbitzuak, Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
• Merkataritza Jarduerak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
• Salmentak eta Merkataritza Espazioak Kudeatzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo bat.
– Lanbide-arloa: Osasungintza.
• Erizaintzako Zaintza Osagarriak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo bat.
– Lanbide-arloa: Gizarte eta Kultura Zerbitzuak.
• Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonei Arreta Egitea, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo bat.
• Animazio Soziokulturala eta Turistikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo bat.
• Gizarteratzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo bat.
2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek 2021-2022 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 24a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.