Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2022ko otsailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
560

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 30ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko uztailaren 28ko Aginduaren babesean 2021erako eskatutako laguntzak onartu eta ukatzen dituena. Agindu horren bidez, ardoa, sagardoa eta artisau-erara egindako garagardoa sustatzeko 2021eko laguntza-deialdia egin zen, «Basque Wine programa».

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko uztailaren 28ko Aginduaren babesean dirulaguntza jasotzeko hainbat eskabide aurkeztu dira. Agindu horren bidez egin zen Euskal Autonomia Erkidegoan ardoa, sagardoa eta artisau-erara egindako garagardoa sustatzeko 2021eko laguntza-deialdia, «Basque Wine programa». Aurkeztutako eskabideen zerrenda ebazpen honetako I. eta II. eranskinetan daude, bai eta eskabideekin batera aurkeztutako agiriak ere. Aipaturiko eranskin horietan, eskabide bakoitzari dagokion espediente-zenbakia azaltzen da.

Kontuan hartu da Balorazio Batzordeak, 2021eko uztailaren 28ko Aginduaren bederatzigarren xedapena aplikatuz eratu zenak, egindako ebazpen-proposamena.

Aurreko guztia kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskineko zerrendan azaltzen diren eskatzaileei minimis araubideko dirulaguntzak ematea, Euskal Autonomia Erkidegoan ardoa, sagardoa eta artisau-erara egindako garagardoa sustatzeko, «Basque Wine programa»; dirulaguntzok Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko uztailaren 28ko Aginduan jasota daude. Aipatutako eranskinean zehaztuta daude dirulaguntza jaso ditzaketen gastuen zenbatekoak eta emandako laguntzen zenbatekoak, azken horiek zuzeneko laguntza moduan. Dirulaguntza, guztira, 204.458,33 eurokoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kargura finantzatuko da.

Bigarrena.– Jarduerak 2021. urtean garatu behar dira, osorik.

Hirugarrena.– Onuraduna behartuta dago laguntza onartzera dirulaguntzaren komunikazioa jaso eta 15 eguneko epean. Espreski ukatzen ez badu, onartutzat joko da.

Laugarrena.– Laguntzaren justifikazioa komunikazio hau jaso eta 7 egun balioduneko epean egin beharko da, nahiz eta, eginiko ekintzen ordainketa 2021eko abenduaren 1a baino lehen egin beharko den.

Bosgarrena.– Sustatzeko gastua horretarako ezarririko epean gauzatzen ez bada, edo epe horretan gastua egin dela egiaztatzen duten agiriak aurkezten ez badira, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdutzat emango da, eta, hala badagokio, deialdi-aginduaren hamabosgarren artikuluan aurreikusitako itzultze-prozedurari ekingo zaio.

Seigarrena.– Dirulaguntzaren ordainketa enpresek justifikatutako sustapen-ekintzen arabera egingo da, 2021eko uztailaren 28ko Aginduan ezarritakoari jarraituz, betiere.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen II. eranskineko zerrendan azaltzen diren eskatzaileei minimis araubideko laguntzarik ez ematea Euskal Autonomia Erkidegoan ardoa, sagardoa eta artisau-erara egindako garagardoa sustatzeko, «Basque Wine programa»; dirulaguntzok Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko uztailaren 28ko Aginduan jasota daude.

Zortzigarrena.– Ebazpen honen aurka, ez baitio administrazio-bideari amaiera ematen, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio interesdunak Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan zehaztutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 30a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala