Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2022ko otsailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
554

AGINDUA, 2022ko urtarrilaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Hezkuntza Sailean Bizkaiko lurralde-ordezkari (512076/4) izateko lanpostu hutsa izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duen 2020ko azaroaren 25eko Agindua.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, xedapen, ekintza edo iragarkiaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2020ko azaroaren 25eko Aginduaren testuan (2020ko abenduaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 241. zk.). Agindu horren bidez ebatzi zen Hezkuntza Sailean Bizkaiko lurralde-ordezkari (512076/4) izateko lanpostu hutsa izendapen askez betetzeko deialdia. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

En el Dispongo Primero,

hau dio:

«Ignacio Orbe Onaindia jauna Hezkuntzako Bizkaiko lurralde-ordezkari izendatzea (...)»

baina hau esan behar du:

«Iñaki Orbe Onaindia jauna izendatzea Hezkuntzako Bizkaiko lurralde-ordezkari (...)».

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 19a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala