
21. zk., 2022ko urtarrilaren 31, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (225 KB - 2 orri.)
- EPUB (224 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
517
IRAGARKIA, 2021eko abenduaren 15ekoa, Familia eta Haurren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroko espedienteen jakinarazpenei buruzkoa.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan araututakoa betetzeko.
Horretarako, interesdunei jakinarazten zaie zerrendatzen diren espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa eskura ditzaketela Izatezko Bikoteen Erregistroaren Araba lurralde historikoaren unitate-administrazioan (Samaniego kalea 2 – 01008 Vitoria-Gasteiz).
Aipatutako ebazpenek ez dute administrazio-bidea amaitzen; beraz, haien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailako Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 15a.
Familia eta Haurren zuzendaria,
MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.
RSS