Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2022ko urtarrilaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
508

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 19koa, HABEko zuzendariarena, 2021. urtean euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuen Erregistroan inskribatutako alta-inskripzio eta bestelako oharpenak argitara ematen dituena.

Euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuen Erregistroa arautzen duen 2003ko abuztuaren 6ko Aginduak, Kultura sailburuarenak, 2. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta HABEren arau organikoak onartzen dituen otsailaren 13ko 34/1996 Dekretuak ematen dizkidan eskumenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2021. urtean euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuen Erregistroan jasotako oharpenak argitara ematea (eranskina).

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, bide administratiboa agortzen ez duenez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Donostia, 2022ko urtarrilaren 19a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

ERANSKINA
Izen-aldaketa izan duten zentroen zerrenda
(Ikus .PDF)
Helbide-aldaketa izan duten zentroen zerrenda
(Ikus .PDF)
Titularitate-aldaketa izan duten zentroen zerrenda
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala