
21. zk., 2022ko urtarrilaren 31, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (227 KB - 2 orri.)
- EPUB (244 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
506
EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 19koa, HABEko zuzendariarena, euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2021-2022 ikasturterako euskara-ikastaroengatik esleitutako dirulaguntzak argitara ematen dituena.
2021eko irailaren 29ko EHAAn argitaratu zen euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2021-2022 ikasturteko euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien dirulaguntzen deialdia egin eta horiek emateko baldintzak eta prozedura arautzen dituen HABEren zuzendari nagusiaren 2021eko irailaren 8ko Ebazpena.
Aipatutako ebazpenaren 7.4 oinarriak dioenez, dirulaguntzak esleitzen dituen ebazpenaren berri onuradun bakoitzari emateaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako dirulaguntzak eta horien onuradunak.
Horiek horrela izanda, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– HABEren zuzendari nagusiaren 2021eko irailaren 8ko Ebazpenaren babesean esleitutako dirulaguntzak eta horien onuradunak argitara ematea. Horien zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Donostia, 2022ko urtarrilaren 19a.
HABEko zuzendaria,
JOKIN AZKUE ARRASTOA.
RSS