
21. zk., 2022ko urtarrilaren 31, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (226 KB - 4 orri.)
- EPUB (384 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
504
EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 25ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 2ko Aginduaren babesean –nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiko oinarriak onartzeko dena, 2021eko ekitaldirako– 2021eko ekitaldian emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 2ko Aginduaren bidez, nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiko oinarriak onartu ziren 2021eko ekitaldirako.
Behin laguntzak esleitu eta dagozkion ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, deialdi horren babesean emandako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratu behar da EHAAn.
Hori guztia kontuan hartuta, hau
EBAZTEN DUT:
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 2ko Aginduaren babesean 2021ean eman diren dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, guztiek horren berri izan dezaten. Agindu horren bidez, nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiko oinarriak onartu ziren 2021eko ekitaldirako. Ebazpen honen eranskinean dago jasota zerrenda hori.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 25a.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
RAÚL PÉREZ IRACHETA.
RSS