Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2022ko urtarrilaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
502

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 7koa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez berrikusten baita Biodiesel Bilbao SLU sozietateari Zierbenako (Bizkaia) udal-mugartean biodiesela ekoizteko emandako ingurumen-baimen bateratua.

2005eko martxoaren 15ean, Moyresa, Molturación y Refino SAk ingurumen-baimen bateratua eskatu zuen Zierbenako (Bizkaia) udal-mugartean biodiesela ekoizteko jarduerarako.

2006ko urtarrilaren 19an Moyresa, Molturación y Refino SAk organo honi jakinarazi zion sozietatearen izena aldatu egin zela eta, ordutik aurrera, Bunge Ibérica SA izango zela; xede horretarako, sozietatearen izena aldatzeko notario-eskrituraren kopia aurkeztu zuen.

Ingurumeneko sailburuordearen 2007ko ekainaren 7ko Ebazpenaren bidez, ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin zen, eta Bunge Ibérica SAri 2004ko maiatzaren 20ko Ebazpenaren bidez Zierbenako udalerrian hazi oleaginosoak ehotzeko eta landare-olioak birfintzeko jarduerarako (AAI0013) emandako ingurumen-baimen bateratua zabaldu zen, biodiesela ekoizteko jarduera berria gehitzeko, Bunge Ibérica SAk Zierbenako (Bizkaia) udal-mugartean sustatuta, eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren barruan emana (1/2016 LED).

Ingurumeneko sailburuordeak 2011ko otsailaren 28ko Ebazpenaren bidez aldatu egin zituen Bunge Ibérica SAri 2007ko ekainaren 7ko ebazpenaren bidez Zierbenako (Bizkaia) udal-mugartean biodiesela ekoizteko jarduerarako emandako ingurumen-inpaktuaren adierazpena eta ingurumen-baimen bateratua, eta ingurumen-baimen bateratua indarrean jarri zuen.

2011ko maiatzaren 17an, Biodiesel Bilbao SLk idazki bat aurkeztu zuen ingurumen-organoan, eta bertan adierazi zuen, instalazioaren jabea den aldetik, merkataritza-enpresa hori dela biodiesela ekoizteko jarduera egiten duena.

2011ko maiatzaren 20an, Bunge Ibérica SAk idazkia bidali zuen, eta ingurumen-baimen bateratua bere izenean mantentzeko interesa adierazi zuen.

2011ko maiatzaren 31n, ingurumen-organoak Biodiesel Bilbao SLri eta Bunge Ibérica SAri jakinarazi zien ingurumen-baimen bateratua Bunge Ibérica SAren alde mantentzen zela, eta, aldaketarik behar izanez gero, titulartasuna eskualdatzeko beste eskaera bat egin behar zela, eta, bertan, bi aldeek, eskualdatzen duen merkataritza-enpresak eta eskuratzen duen merkataritza-sozietateak, eskualdaketa horrekin ados zeudela adierazi behar zutela.

2011ko ekainaren 8an, Biodiesel Bilbao SLk ingurumen-organoari jakinarazi zion merkataritza-sozietate hori dela titular legitimoa eta biodiesela ekoizteko jarduera gauzatzen duena, eta, horrenbestez, jarduera horri dagokion ingurumen-baimen bateratuaren titulartasuna Biodiesel Bilbao SLren alde aldatzeko eskatu zion.

2011ko ekainaren 9an, ingurumen-organoak Bunge Ibérica SAri helarazi zion Biodiesel Bilbao SLk 2011ko ekainaren 8an aurkeztutako eskaera, eta epe bat eman zion horri buruz egoki iritzitako alegazioak aurkez zitzan.

2011ko ekainaren 28an, Bunge Ibérica SAk jakinarazi zuen ez zuela ingurumen-baimen bateratua Biodiesel Bilbao SLren alde subrogatzeko asmorik.

Ingurumeneko sailburuordeak, 2011ko uztailaren 21eko Ebazpenaren bidez, ebatzi egin zuen Biodiesel Bilbao SLren eskaera Bunge Ibérica SAri Zierbenako (Bizkaia) udal-mugartean biodiesela ekoizteko emandako ingurumen-baimen bateratua subrogatzeari zegokionez, eta erabat ezetsi zuen eskaera hori.

2011ko abuztuaren 26an, Biodiesel Bilbao SLk gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen 2011ko uztailaren 21eko ebazpen horren aurka.

2011ko urriaren 20an, errekurtso horren berri eman zitzaion Bunge Ibérica SAri, 10 eguneko epean egoki iritzitako alegazioak aurkez zitzan. Ezarritako epean, Bunge Ibérica SAk ez zuen inolako alegaziorik aurkeztu Biodiesel Bilbao SLk aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoari buruz.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak, 2011ko azaroaren 24ko Aginduaren bidez, ebatzi egin zuen Biodiesel Bilbao SLk Zierbenako (Bizkaia) Bunge Ibérica SAri emandako ingurumen-baimen bateratua subrogatzeari zegokionez jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

2012ko martxoaren 27an, Bunge Ibérica SAk ingurumen-organo honi jakinarazi zion Biodiesel Bilbao SL dela Zierbenako (Bizkaia) udal-mugartean dagoen biodiesela ekoizteko instalazioaren jabea, eta horixe bera dela, hidrokarburoen operadore gisa, biodiesela ekoizteko jarduera egiten duen merkataritza-sozietatea. Idazki horri ez zitzaion erantzunik eman, auzi hori sub indize baitzegoen.

2014ko apirilaren 24an, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren antolaketa-eginbide bat jaso genuen, eta haren bidez Ingurumen Sailburuordetza honi eskatu zioten 20 eguneko epean administrazio-espedientearen izapidetze-egoera sala horri jakinarazteko.

2014ko maiatzaren 9an, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari jakinarazi genion ingurumen-baimen bateratua Biodiesel Bilbao SLren alde eskualdatuko genuela, Ingurumen Sailburuordetza honek 2011ko maiatzaren 31n bidalitako idazkia bete zutelako. Idazki horretan, ingurumen-baimen bateratua eskualdatzeko, bi aldeak ados egotea eskatzen zen.

Ingurumeneko sailburuordeak, 2014ko irailaren 12ko Ebazpenaren bidez –zeinaren bidez ingurumen-baimen bateratua aldatu eta indarrean jarri zuen–, Biodiesel Bilbao SL enpresaren alde eskualdatu zuen Bunge Ibérica SA enpresari Zierbenako (Bizkaia) udal-mugartean biodiesela ekoizteko jarduerarako emandako ingurumen-baimen bateratua.

Ingurumeneko sailburuordearen 2014ko irailaren 12ko Ebazpen horren ondorioz, Biodiesel Bilbao SLren aldeko AAI0322 ingurumen-baimen bateratua sortu zen biodiesela ekoizteko jarduerarako, eta AAI0013 ingurumen-baimen bateratua Bunge Iberica SAren alde gelditu zen olio-haziak ehotzeko eta landare-olioak fintzeko jarduerarako.

Ingurumeneko sailburuordeak, 2019ko urtarrilaren 2ko Ebazpenaren bidez, ofizioz berrikusi zuen ingurumen-baimen bateratu hori, urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako betebeharrak txertatzeko.

2007ko urriaren 24ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legea.

2008ko abenduaren 23ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen abenduaren 22ko 2090/2008 Errege Dekretua, Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen garapen partzialerako erregelamendua onartzen duena.

2016ko abenduaren 31ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

2016ko ekainaren 9ko Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Batzordearen 2016ko maiatzaren 30eko 2016/902 Exekuzio Erabakia (EB), zeinaren bidez ezartzen baitira teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren esparruan (sektore kimikoko hondakin-urak eta gasak tratatzeko eta kudeatzeko sistema komunetarako zuzentaraua).

2017ko abenduaren 7ko Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Batzordearen 2017ko azaroaren 21eko 2017/2117 (EB) Exekuzio Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren esparruan (ekoizpen bolumen handiko industria kimiko organikoari buruzko zuzentaraua).

2017ko urriaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zenurriaren 23ko APM/1040/2017 Agindua, Ingurumen Erantzukizunaren urriaren 23ko 26/2007 Legearen III. eranskinean jasotako jardueretan –ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren bidez 1. eta 2. lehentasun-mailakotzat sailkatuetan– nahitaezko finantza-bermea eratzea noiztik eska daitekeen ezartzen duena eta aipatutako agindu horren eranskina aldatzen duena.

2020ko urtarrilaren 22ko eta otsailaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren, hurrenez hurren, 209/2019 Dekretua, abenduaren 26koa, zeinaren bidez garatzen baita Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea, eta 2020ko urtarrilaren 23ko Agindua, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez jarraibide tekniko bat onartzen baita, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoa interpretatzeari eta aplikatzeari buruzkoa, lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko oinarrizko txosten bat eskatzeari lotua.

2020ko urtarrilaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen urtarrilaren 21eko 4/2020 Dekretua, zeinaren bidez indargabetu egiten baita irailaren 25eko 183/2012 Dekretua, Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena.

2020ko ekainaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Estatuko lurraldean hondakinen garraioa arautzen duen ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretua.

2020ko azaroaren 2an, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak aurretiazko kontsultak hasi zituen erakunde eskudunekin, eta, horren ondorioz, AAI00322_REV_2020_001 administrazio-espedientea ireki zen.

2021eko otsailaren 24an, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak, baimena berrikuste aldera, Biodiesel Bilbao SLri eskatu zion deskribatzeko instalazioak izandako funtzionamendua, ondorioetan deskribatutako teknika eskuragarri onenekin alderatuta, eta konparazioa igortzeko, bai eta zenbait ingurumen-alderdiren eguneraketa ere.

2021eko martxoaren 1ean, ingurumen-baimen bateratua berrikusteko eskatu zitzaion dokumentazioa aurkeztu zuen Biodiesel Bilbao SLk.

Aurkeztutako agiriak aski zirela egiaztatu ondoren, 2021eko apirilaren 30ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren 2021eko apirilaren 7ko Iragarkia, zeinaren bidez jendaurrean jarri baitzen aipatutako espedientea.

Ez zen alegaziorik aurkeztu espedientea jendaurrean egon zen aldian.

2021eko ekainaren 8an, txostenak eskatu zitzaizkien organismo eskudunei: Zierbenako Udalari (Bizkaia), URA-Uraren Euskal Agentziari, Osasun Publikoaren Zuzendaritzari eta Bilboko Portu Agintaritzari.

2021eko uztailaren 1ean, URA-Uraren Euskal Agentziaren txostena jaso genuen; 2021eko uztailaren 2an, Osasun Publikoko Zuzendaritzaren txostena, eta 2021eko uztailaren 23an, Zierbenako Udalaren txostena.

2021eko azaroaren 24an, Biodiesel Bilbao SLren esku jarri zituen Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariak aipatutako espedientea eta ebazpen-proposamena, entzunaldi-izapiderako.

2021eko abenduaren 2an, Biodiesel Bilbao SLk jakinarazi zuen ez zuela alegaziorik egingo.

Aipatutako testu bateginaren 26. artikuluan daude ezarrita baimena berrikusteko baldintzak. Horri jarraituz, lau urteko epean, instalazioaren jarduera nagusiari dagozkion TEOen inguruko ondorioak argitaratzen direnetik aurrera, organo eskudunak ziurtatuko du instalazioaren baimenaren baldintza guztiak berrikusi direla eta, beharrezkoa izanez gero, egokitu direla, eta instalazioak aipatutako TEO agirien ondorio aplikagarriak betetzen dituela.

2090/2008 Errege Dekretuan jasotako eskakizunak ingurumen-baimen bateratuan jasotzea egokitzat jo denez, ingurumeneko finantza-bermea eratzeari buruzko puntu bat gehitu behar da.

Ingurumen-baimen bateratuan aipatutako 4/2015 Legean ezartzen diren eskakizunak jasotzea egoki jo denez, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 209/2019 Dekretuak eta 2020ko urtarrilaren 23ko Aginduak araututako moduan, lurzorua babesteko baldintzak aldatu egin behar dira.

Horrez gain, ingurumen-baimen bateratuak xedatzen duenez, neurri babesle eta zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira araudi berria indarrean jartzean, betiere, esku hartzen duten sistemen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea aholkatzen badu, edo sustatzaileak horrela eskatzen badu ingurumena zaintzeko programak lortutako emaitzak ikusita.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26. artikuluan (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartua) eta 2007ko ekainaren 7ko Ebazpenaren Hirugarrena G apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz, egokia da ingurumen-baimena egokitzea, airearen kalitatea babesteari, lurzorua babesteari eta zaratarekin lotutako baldintzei buruzko apartatuen idazketa eguneratzeko, baita ontziak merkaturatzeari buruzko apartatu berri bat sartzeko ere.

Era berean, kontuan hartuta ingurumen-baimen bateratua eman zenetik ingurumenari buruzko araudi berria promulgatu dela, egokia da indarrean dagoen araudi berrira egokitzea Ingurumeneko sailburuordearen 2007ko ekainaren 7ko Ebazpenaren baldintzak, ofizioz, aipatutako Ebazpenaren Hirugarrena G apartatuan ezarritakoari jarraikiz eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluak xedatzen duenez, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen eraginpeko enpresek aukera dute jarduera aldi baterako eteteko, eta, beraz, apartatu espezifiko bat erantsi behar da etenaldiak dirauen bitartean ingurumen-baimen bateratua betetzen dutela bermatzeko baldintzak ezartzearren.

Urtarrilaren 21eko 4/2020 Dekretuak indargabetu egin zuenez irailaren 25eko 183/2012 Dekretua, ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzekoa, eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortu eta arautzekoa, ingurumen-baimen bateratuko zenbait apartatu aldatu egin behar dira.

Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 15.9 artikuluarekin bat etorriz, berrikuspen-ebazpena testu bakar gisa txertatuko da ingurumen-baimen bateratuan.

Ingurumen-organo honek ebazpen hau emateko eskumena du, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean eta otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuan (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoan) aurreikusitakoari jarraikiz.

Honako xedapen hauek ikusi dira: 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko Ingurugiroa Babestekoa; 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena; 815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa; 68/2021 Dekretua, otsailaren 23koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta oro har aplikatzekoak diren gainerako arauak. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoaren ondorioetarako, ez-funtsezko aldaketatzat kalifikatzea Biodiesel Bilbao SL enpresaren espedientean jasotakoak. Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedurari aplika dakiokeen araubide juridikoari dagokionez ezartzen dena eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezartzen dena kontuan hartuta, ez da beharrezkoa hizpide ditugun aldaketen gaineko ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozedura egitea.

Bigarrena.– Biodiesel Bilbao SLri (IFK: B95407391; NIMA: 4800080151; eta erregistro-kodea: 16–I-01-000000000322) emandako ingurumen-baimen bateratua aldatzea eta berrikustea biodiesela fabrikatzeko jarduerarako, Zierbenako Punta Sollana kaleko 9 eta 11 zenbakietan, betiere baimenaren baldintzak honako hauetara egokituz: Batzordearen 2016ko maiatzaren 30eko 2016/902 (EB) Exekuzio Erabakira, zeinaren bidez ezartzen baitira teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren esparruan (sektore kimikoko hondakin-urak eta -gasak tratatzeko eta kudeatzeko sistema komunetarako zuzentaraua); eta Batzordearen 2017ko azaroaren 21eko 2017/2117 (EB) Exekuzio Erabakira, zeinaren bidez ezartzen baitira teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren esparruan (ekoizpen-bolumen handiko industria kimiko organikoari buruzkoa).

Hirugarrena.– Ebazpen honen eranskinean jasotako jarduera ustiatzeko eta jarduteari uzteko baldintzak eta betekizunak ezartzea, Biodiesel Bilbao SLk biodiesela fabrikatzeko Zierbenako (Bizkaia) udal-mugartean.

Laugarrena.– Ingurumen-baimen bateratuaren berrikuspena ofizioz egingo da kasu hauetan:

a) Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, finkatutako emisioen muga-balioak berrikustea edo beste batzuk ezartzea komeni bada.

b) Emisioak nabarmen murriztu badaitezke, teknika erabilgarri onenetan aldaketa handiak egiteko gehiegizko kostuak eragin gabe.

c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela eta beste teknika batzuk erabili behar badira.

d) Urei buruzko legedian ezarritakoaren arabera, arro-organismoak irizten badio badirela ingurumen-baimen bateratua berrikustea justifikatzen duten inguruabarrak, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeatzen dituen arroetako jabari publiko hidraulikora isurtzeari dagokionez. Kasu horretan, arro-organismoak, txosten lotesle baten bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen bateratua eman dezan, gehienez ere hogei eguneko epean berrikuspen-prozesua hasteko.

e) Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen badu, edo abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 22.3 artikuluari jarraikiz, ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa bada.

f) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen bada.

g) Ingurunearen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza garrantzitsu berrietara egokitu beharra badago; bereziki, inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela hautematen bada.

h) Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, egiaztatzen bada ez direla nahikoak ingurumen-inpakturako ezarritako babes-, zuzenketa- edo konpentsazio-neurriak.

i) Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26. artikuluko 1., 2. eta 3. puntuetan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketa eginda, aldatu egin behar dela ondorioztatzen bada.

Ingurumen-baimen bateratua berrikusteak ez dakar kalte-ordaina jasotzeko eskubidea, hala ezarrita baitago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26.5 artikuluan.

Bosgarrena.– Baimen hau iraungitzeko arrazoi izango da Biodiesel Bilbao SL sozietatearen nortasun juridikoa azkentzea, indarreko araudian ezarritako kasuetan.

Seigarrena.– Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 5.d) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, biodiesela fabrikatzeko jarduerari dagokionez, zeina ebazpen honen xede baita, gerta litekeen titulartasun-aldaketa oro jakinarazi beharko dio Biodiesel Bilbao SLk Ingurumen Organoari, azken horrek onar dezan.

Zazpigarrena.– Ingurumen-baimen bateratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 31. artikuluari jarraituz (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartua), eta aipatutako legearen 32. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.

Zortzigarrena.– Ebazpen honen edukiaren berri ematea Biodiesel Bilbao SLri, Zierbenako Udalari (Bizkaia), ingurumen-baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.

Bederatzigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 7a.

Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea,

AMAIA BARREDO MARTÍN.

ERANSKINA, BIODIESELA FABRIKATZEKO JARDUERARAKO BALDINTZENA. BIODIESEL BILBAO SL-K SUSTATZEN DU JARDUERA, ZIERBENAKO UDAL-MUGARTEAN (BIZKAIA)

Biodiesel Bilbao SLk honako baldintza eta eskakizun hauek bete beharko ditu jarduera ustiatzeko eta eteteko:

A) Jardueraren deskribapena.

Biodiesel Bilbao SLren helbidea Zierbenako (Bizkaia) udal-mugarteko Punta Sollana kaleko 11 zenbakia da.

Produktu kimiko organikoak fabrikatzeko jarduera abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenaren) 1. eranskineko 4.1.b) kategorian dago jasota: «Produktu kimiko organikoak fabrikatzeko instalazio kimikoak, bereziki honako hauek fabrikatzen dituztenak: hidrokarburo oxigenatuak, esaterako alkoholak, aldehidoak, zetonak, azido organikoak, esterrak eta ester nahasturak, azetatoak, eterrak, peroxidoak, epoxi erretxinak».

Biodiesel Bilbao SLk sustatutako biodiesela fabrikatzeko instalazioa Bilboko Portuarenak diren eta Zierbenako Punta Sollanan kokatuta dauden lurretan jarriko da, zehazki, Bunge Ibérica SAk kokaleku horretan duen ehotze- eta fintze-instalazioaren barruan.

Instalazioan biodiesela ekoitziko da, lehengai nagusi gisa, palma-olioa, findegian sortutako landare-olioaren zati bat, metanola, sodio metilatoa eta UCO deitutako olioak (used cooking oil entirely of vegetable origin) erabilita. Era berean, koltza-olioa eta palmondo-POMEa erabil daitezke, merkatu-eskakizunak betetzen badira.

Prozesuan biodiesela ekoitziko da etengabe, erabilitako landare-olioen –soja-, ekilore-, palma- eta koltza-olioen– gantz-azidoak zuzenean transesterifikatuz. Biodieselaz gain, glizerina gordina ere lortzen da prozesu horren ondorioz.

Instalazioak egunean gehienez 600 tona biodiesel ekoitziko ditu, eta 70 tona glizerina (% 10 ura). Biodiesela lortzeko, funtsean, honako etapa hauek bereiz daitezke:

– Olio findua transesterifikatzea.

– Metilester-glizerina bereiztea.

– Metilesterra zentrifugatzea.

– Metilesterra lehortzea eta aditibatzea.

Instalazioa energiaz hornitzen duten iturriak honako hauek dira: energia elektrikoa eta lurruna. Biodieselaren instalaziorako beharrezko lurruna bertako ehotze- eta fintze-instalazioetatik etorriko da; horrek ez du aldaketarik eragingo Bunge Ibérica SAren instalazioetan lurruna sortzeko aurreikusitako ahalmenean.

Instalazioan kontsumitutako ura erabilera hauetan banatzen da: hozteko ura (itsasotik datorrena), edateko ura (udal-saretik datorrena) eta suteen aurkako ura (Ur Partzuergoaren hargunetik datorrena).

Sortutako efluente likidoak bildu eta tratatzeko sistema izango du, baita horiek itsasora isurtzeko puntu bat ere (prozesurako urak eta ur beltzak). Prozesuko eta etxeko hondakin-urak ponpaketa-putzuan bilduko dira eta, bertatik, tratamendu fisiko eta kimikoko eremura bidaliko dira eta, ondoren, tratamendu biologikoko eremura eta mintzeko bioerreaktoredun ultrairagazpeneko sistemara. Azkenik, itsasora isuriko dira.

Instalazioak gasak airera isurtzeko gunea ere badu (metanola haizatzeko), gasak garbitzeko eremuaren irteeran. Gune horrek paketatze egituratuko bi geruza ditu. Horiei esker, urak eta haize-korronteak elkar ukitzen dute eta, hala, urak korronte horretan dagoen metanola xurgatzen du.

Instalazioan sortzen diren hondakin nagusiak hauek dira: koipea, olioa biodiesel bihurtzeko transesterifikazio-prozesutik datorrena, eta plantako urak arazteko sistematik datozen lohiak eta tangak garbitzetik datozen esterren eta landare-olioen jalkinak.

Ekoizpen-prozesuek Batzordearen 2017ko azaroaren 21eko 2017/2117 Exekuzio Erabakian (EB) bildutako teknika erabilgarri onenak dituzte. Exekuzio-erabaki horren bidez ezartzen dira ekoizpen handiko industria kimiko organikorako teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioak. Batzordearen 2016ko maiatzaren 30eko 2016/902 Exekuzio Erabakian (EB) bildutakoak ere badituzte (exekuzio-erabaki horren bidez ezartzen dira sektore kimikoko hondakin-urak eta gasak tratatzeko eta kudeatzeko sistema komunetarako teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioak). Beraz, ingurumena babesteko helburuak betetzen dira; hain zuzen ere, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuaren arloan indarrean den araudian aipatzen direnak.

Instalazioak bi erabaki horiek betetzeko behar diren baliabide teknikoak eta antolamendukoak dituzte, eta honako ondorio hauek aplika daitezke:

Teknika erabilgarri onenak (TEO) ekoizpen handiko industria kimiko organikorako (2017/2117 Exekuzio Erabakia (EB)): TEO 8, TEO 10, TEO 12, TEO 14, TEO 15, TEO 16, TEO 17, TEO 18, TEO 19.

Teknika erabilgarri onenak (TEO) sektore kimikoko hondakin-urak eta gasak tratatzeko eta kudeatzeko sistema komunetarako (2016/902 Exekuzio Erabakia (EB)): TEO 1, TEO 2, TEO 3, TEO 4, TEO 7, TEO 8, TEO 9, TEO 10, TEO 11, TEO 12, TEO 13, TEO 14, TEO 15, TEO 16, TEO 21, TEO 22, TEO 23.

B) Ingurumeneko finantza-bermea.

Biodiesel Bilba SLk bere jarduera profesionalaren ingurumen-arriskuen azterketa egin beharko du, abenduaren 22ko 2090/2008 Errege Dekretuaren 34. artikuluan ezarritakoaren arabera (26/2007 Legea zati batean garatzen duen Erregelamendua onartzen duena), finantza-bermea eratu behar duen ebaluatzeko, Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen 24. artikuluaren arabera. Obligazioa izanez gero, 1. eta 2. lehentasun-mailako operadoreek, ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren arabera, finantza-bermea izan beharko dute. Bestalde, 3. lehentasun-mailako operadoreek, ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren arabera, finantza-bermea eduki beharko dute urriaren 10eko TEC/1023/2019 Aginduaren 2. artikuluan ezarritako epeetan. Hala badagokio, finantza-bermea eratu ondoren, eta betiere adierazitako data baino lehen, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dio agintaritza eskudunari, eta adierazpen horrek 2090/2008 Errege Dekretuaren IV.1 eranskinean adierazitako informazioa jaso beharko du gutxienez. 26/2007 Legearen 28. artikuluko a) eta b) apartatuetan aurreikusitako salbuespenei jarraikiz, jarduera finantza-bermea eratzetik salbuetsita geratzen bada, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dio agintaritza eskudunari, eta hark IV.2 eranskinean jasotako informazioa jaso beharko du gutxienez. Erantzukizunpeko adierazpen hori Eusko Jaurlaritzak emandako prozedura telematikoaren bidez bakarrik aurkeztu behar da.

– Ingurumen-erantzukizuna.

Jardueraren operadoreak ingurumen-kalteak prebenitzeko, saihesteko eta konpontzeko neurriak hartu eta betearazi behar ditu, eta horien kostuak ordaindu behar ditu, zenbatekoa edozein dela ere, baita dolorik, errurik edo zabarkeriarik egon gabe ere, Ingurumen-arloko erantzukizunari buruzko Legearen 19.1 artikuluan adierazten den bezala.

– Ingurumenaren finantza-bermea kontrolatzea (ingurumena zaintzeko programari dagokio).

Biodiesel Bilbao SLk ingurumen-arriskuen azterketa eguneratuko du egokitzat jotzen duen guztietan, eta, aldiro, jardueran, instalazioan edo oinarrizko baimenean funtsezko aldaketak gertatzen direnean. Finantza-bermearen zenbatekoa urtero eguneratuko da, KPIaren arabera.

Urteko ingurumena zaintzeko planarekin batera finantza-bermea eratu behar izanez gero, indarrean dagoen aseguru-polizaren kopia edo eratutako finantza-berme motaren ziurtagiria aurkeztu beharko da. Era berean, ingurumen-arriskuen azterketaren eguneraketak aurkeztuko dira.

C) Biodiesel Bilbao SLk Administrazioarekiko harremanen goi-mailako tituludun arduradunari buruz emandako datuen edozein aldaketaren berri emango dio Ingurumen Organo honi.

D) Kostaldeei buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legearen 88.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, E.2.2.6 apartatuan aipatutako isurketa-kanona ezarri ondoren. Ebazpen honetako isurketak kontrolatzeko kanona, lege horren 85. artikuluan eta onartuko den garapen-araudian zehaztutako irizpideei jarraituz, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak fidantza bat eskatu ahal izango dio Biodiesel Bilbao SLri ezarritako isurketa-baldintzak bete daitezen.

E) Sustatzaileak ingurumen-organo honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala gauzatuko dira babes- eta zuzenketa-neurriak, indarrean den araudiaren arabera eta hurrengo apartatuetan ezarritakoari jarraituz:

E.1.– Hondakin ez-arriskutsuak hartu, maneiatu eta biltegiratzeko baldintzak eta kontrolak.

Biodiesel Bilbao SL enpresak biodiesela fabrikatzean arriskutsuak ez diren hondakinak balorizatuko ditu.

Instalazioan balorizatzeko onar daitezkeen hondakinak ondorengo apartatuetan daude zehaztuta, behar bezala kudeatzeko zehaztapenekin batera.

Lantegian tratatu beharrekotzat jotzen den hondakin-jatorri bakoitzeko, eragileak hondakin hori onartzeko eskabidea bidali beharko du Ingurumen Organo honetara, horrek onets dezan, eta, behar izanez gero, hondakina onartzeko parametro mugatzaile edo baldintzatzaileen proposamena erantsiko da.

Hondakin jakin bat onar daitekeela egiaztatu ondoren, Biodiesel Bilbao SLk dokumentu horren titularrari onarpena ziurtatzen duen agiria igorriko dio, onarpen horren baldintzak ezarrita.

E.1.1.– Onar daitezkeen hondakinak.

Biodiesel Bilbao SLk Europako Hondakinen Zerrendako hondakin ez-arriskutsuak tratatu ahal izango ditu. Zerrenda hori Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratu zen (erabaki horren bidez aldatu egin zen 2000/532/EE Erabakia, hondakinen zerrendari buruzkoa, Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2008/98/EE Zuzentarauan xedatutakoa betetzeko).

(Ikus .PDF)

Instalazioan inola ere ez dira onartuko ebazpen honetan zehaztu ez diren hondakinak, edota, hondakin onargarrien artean adierazitakoak izanik ere, bestelako hondakin mota generikoren batekin kutsatuta daudenak.

Jasotako hondakinek ezingo dute izan 2008/98/EE Zuzentarauaren II. eranskina ordezten duen Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 Erregelamenduan ezarritako arrisku-ezaugarrietako bat ere.

Hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetatik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.

E.1.2.– Hondakin ez-arriskutsuen sarrera kontrolatzea.

Balorizazioa egiteko, instalaziora iristen diren hondakin ez-arriskutsuen kontrola eraman beharko da, bermatzeko ezen ebazpen honetako baldintzen arabera onargarriak direla instalazioan.

Kontrol horretan, Ingurumen Organo honek onartutako tratamendu-kontratuan ezarritako egiaztapena egin beharko da. Agiri horretan, onartzeko parametro mugatzaile eta baldintzatzaileak ezarriko dira. Egiaztatze hori sarrera-kontroleko agiri batean erregistratuta geratuko da.

Ezin izango dira onartu baimen honetan adierazitakoez bestelako hondakinak. Nolanahi ere, hondakin mota gehiago kudeatu ahal izateko, beharrezkoa izango da Ingurumen Organoaren onarpena lortzea aldez aurretik, eta ebazpen honen E.1.1 apartatuan ezartzen dena betetzea.

E.1.3.– Zamalanak.

a) Hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen aparkalekuek zola iragazgaitza izango dute, eta, orobat, beharrezko diren maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, horiek kutxatila itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko, betiere bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo beste ibilgailu edo instalazio batzuetara hurbildu gabe.

b) Zamalanak egitean, gai arriskutsuak manipulatzeko eskatutako segurtasun-baldintzak bete beharko dira.

c) Instalazioan egiten diren hondakinen zamalanek eta manipulazioek, baita ekipamenduen estankotasunak ere, emisio lausoak edo kontrolik gabeak saihestu beharko dituzte, edo, saihestu ezin denean, ahalik eta gehien txikitu.

E.1.4.– Jasotako hondakinak biltegiratzea.

Hondakinak estankotasun-baldintza egokietan biltegiratuko dira, gerta daitezkeen ihes edo isurien balizko eragina saiheste aldera; hala gertatuz gero, horiek bildu eta karakterizatu egingo dira.

Bi urtekoa izango da balorizatu beharreko hondakin ez-arriskutsuak gordetzeko gehieneko epea.

Tratatu beharreko hondakinak biltegiratzeko instalazioek lurzoru iragazgaitzak izango dituzte, aurreikusitako zamak jasateko eta egon litezkeen ihes edo isuriei eusteko gai direnak, eta biltegiratze-eremu bereiziak izan beharko dituzte hondakin onargarrien mota generiko bakoitzerako.

Egoera fisiko likidoan edo oretsuan daudelako edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Bilketa-sistemek independenteak izan behar dute hondakin mota hauetarako: isuriren bat gertatu eta nahasiz gero, arriskugarritasuna handitzea edo kudeaketa zailtzea dakartenetarako.

E.1.5.– Kudeatutako hondakinen datuen erregistroa.

Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Biodiesel Bilbao SLk artxibo kronologikoa izan beharko du, formatu fisiko edo telematikoan. Artxiboan, datu hauek jasoko dira, ordena kronologikoan: hondakinen kantitatea, izaera, jatorria, helmuga eta tratamendu-metodoa. Hala dagokionean, onartutako eta kudeatutako hondakinen garraiobidea eta bilketa-maiztasuna ere jasoko dira. Baztertutako hondakinei dagokienez, berriz, kantitatea, baztertutako hondakina sortzen duen enpresa, baztertzeko arrazoia, baztertutako hondakinaren azken helmuga eta beste gorabehera batzuk jasoko dira. Aipatutako fitxategi kronologikoan, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanen agiri bidezko egiaztapenean bildutako informazioa sartu behar da.

Artxibo kronologiko hori gutxienez hiru urtez gordeko dituzte eta urtero bidaliko diote ingurumen organo honi, ingurumena zaintzeko dagokion urteko programaren barruan, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluarekin bat etorriz.

E.1.6.– Estatuz kanpotik inportatutako hondakinak.

Baldin eta kudeatu beharreko hondakinak beste estatu batzuetakoak badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarritakoa bete beharko da.

Horrez gain, aurreikusten bada inportatu beharreko hondakinak zein inportatutako hondakinen destinoko instalazioan –aurreikusitako balorizazio- edo deuseztatze-tratamenduaren ondorioz– sortutako korronte esanguratsuren bat hondakindegian ezabatzea, kontsulta bat egin beharko da organo honen aurrean, justifikatuz aurreikusitako mugaz gaindiko lekualdaketek bat egiten dutela Euskadiko Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketa 2030 Planean zehazten diren EAEko hondakinen inguruko plangintzaren helburuekin.

E.1.7.– Hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeagatiko erantzukizun zibila.

Biodiesel Bilbao SLk gutxienez zazpiehun mila euroko (700.000) erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko du, honako hauek estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo horien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz aldatzen den ingurumena konpondu eta berreskuratzeko kostuak.

Urteko ingurumena zaintzeko planarekin batera, Biodiesel Bilbao SLk indarrean dagoen aseguru-polizaren kopia edo eratutako finantza-bermearen motaren ziurtagiria aurkeztu beharko du.

E.2.– Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.

E.2.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

E.2.1.1.– Baldintza orokorrak.

Biodiesel Bilbao SLren lantegiaren ustiapenean bete beharreko baldintzak dira atmosferara egingo diren emisioek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako muga-balioak, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako baldintza teknikoak betetzea.

Prozesuan zehar aireratzen den gai kutsatzaile oro bildu eta bide egokienetatik kanporatuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango emisio ez-zarratuak biltzea, teknikoki eta/edo ekonomikoki bideragarria ez bada, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen bada.

Neurri egokiak hartuko dira istripuzko emisiorik ez egiteko, eta haien efluenteek giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatuko eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

Atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte instalazioaren titularrek.

Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-guneak, neurketa-portuak, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

Organo horrek foku berri bat baimendu ondoren, hura abiarazten denetik sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakunde batek egindako hasierako IKE txosten bat igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahalko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

E.2.1.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Biodiesel Bilbao SLren instalazioan egiten duten jarduera nagusiak 04 06 17 09 kodea du urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuan, atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzekoan eta bera ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzekoan. Horrez gain, katalogo horretako 09 10 09 02 eta 04 04 15 01 jarduerak ere gauzatzen dira, eta honako foku konfinatu hauek ditu:

(Ikus .PDF)

Metanol-deskargaren emisio lausoak deskarga-zisterna eta katigamendu egokiak erabiliz eragozten dira; metanol-tangak N2-az inertizatuta daude gainpresio txiki batez, metanola duten prozesu-tangak bezala.

Foku ez-sistematiko horietako bat urtean batez beste hamabi alditan baino gehiagotan funtzionatzera pasako balitz eta aldi bakoitzak ordubete baino gehiago iraungo balu, edo, maiztasuna edozein dela ere, emisioen iraupena orokorrean hartuta instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bost baino handiagoa bada, emisio-foku sistematiko gisa araupetu beharko da.

E.2.1.3.– Emisioen muga-balioak.

Instalazioa ustiatzean, atmosferara egiten diren emisioetan ez dira gaindituko emisioen muga-balio hauek:

(Ikus .PDF)

*Fluxua >2 kg C/h bada.

Balio horiek baldintza hauekin lotuta daude: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

Emisio-balioak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuaren 9. artikuluak ezartzen duena beteko da.

Ikusten bada emisioen muga-balioren bat ez dela betetzen, behar diren zuzenketa-neurriak hartu beharko dira luzamendurik gabe, eta, berehala, ez-betetzearen, zuzenketa-neurrien eta haien epeen berri eman beharko zaio ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailari.

E.2.1.4.– Gasak bildu eta kanporatzeko sistemak.

Fokuen hondar-gasen kanporatze-tximiniak ez dira egongo E.2.1.2 apartatuan (fokuen sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-gunea, neurketa-portua, irisgarritasuna, segurtasuna eta zerbitzuak) ezarritako koroatze-kotatik behera, eta atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte elementu horiek.

Emisio lausoak minimizatzeko helburuarekin, ihesak antzemateko ekipamenduak erabiliko dira, ingurumenaren kudeaketa egokia egingo da, eta instalazioa modu egokian diseinatuko da.

E.2.1.5.– Usainei buruzko baldintzak.

Instalazioaren titularrak usainek eragindako eragozpenak minimizatu beharko ditu. Hala badagokio, eskumena duen organoak egoki iritzitako prozesuen emisioak hartzeko eta arazteko eskatu ahal izango dio instalazioaren titularrari.

E.2.2.– Itsasora isurtzeko baldintzak.

E.2.2.1.– Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: Biodieselaren ekoizpena.

Jarduera-taldea: Kimikoa.

Mota-taldea-EJSN: 2059 - Beste inon sailkatu gabeko beste produktu kimiko batzuen fabrikazioa.

(Ikus .PDF)

E.2.2.2.– Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak.

– 1. isurketa: tratamenduko sistemako efluentea.

(Ikus .PDF)

E.2.2.3.– Isurketaren muga-balioak.

a) Sustatzaileak beharrezko diren neurriak hartu beharko ditu itsasorako isurketak muga-balio hauek gaindi ez ditzan, jarraian agertzen diren parametroetan: 1.– 1. isurketa. Tratamendu-sistemako irteera (prozesuko urak eta ur beltzak).

(Ikus .PDF)

Metalen kontzentrazioak elementu horien «guztizko» edukiari dagozkio.

Ezingo da diluzio-teknikarik erabili, isurketaren muga-balioak lortzeko.

2.– Aurreko paragrafoan ezarritako parametroak eta mugak ingurune hartzailearen kasuan kasuko kalitate-helburuen, inguruneak efluenteak asimilatzeko duen ahalmenaren eta ingurunea bere onera ekartzeko planen arabera berrikusi ahal izango dira.

3.– Kostaldeei buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legearen 85. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Biodiesel Bilbao SL enpresak egiten duen isurketa baimenduak kanon bat ordaindu beharko du. artikulu horretan eta onartzen den garapen-arautegian ezarritako irizpideekin bat etorriz zehaztuko da zenbateko hori eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza Sailak jasoko du.

E.2.2.4.– Arazketa- eta hustuketa-instalazioak.

Hondakin-urak arazteko instalazioak edo neurri zuzentzaileak enpresa eskatzaileak aurkeztu dituen eta espedientean jasota dauden agirietara egokituko dira. Funtsean, honako elementu hauez osatuta egongo da:

l.– Lurpeko ponpaketa-putzu 1. Bertan, instalazioko hondakin-urak bilduko dira.

ll.– Homogeneizazio-putzu 1, 100 m3-ko edukierakoa eta altzairu herdoilgaitzez egina, 1 mm-ko zuloak dituen bahe birakariarekin. Era berean, homogeneizazio-putzu horrek baheketaren solidoak biltzeko edukiontzia izango du, baita ekipamendua ez hondatzeko estaltze-sistema ere (kono moduko estalki prefabrikatua eta torlojutua).

III.– 2 ponpa zentrifugo, efluentea homogeneizazio-putzutik erreaktore biologikora ponpatzeko. Ponpa horiek homogeneizazio-putzuan instalatutako ultrasoinuen neurgailuak kontrolatuko ditu.

IV.– Ultrairagazketako kanpo-mintzak (MBR sistema) dituen erreaktore biologiko 1, 200 m3-ko ahalmenekoa eta sarreran 0,5 mm-ko sareta-tiraderarekin. Erreaktore biologikoak kono-formako estalki prefabrikatua eta torlojutua izango du ekipamendua ez hondatzeko. Era berean, ultrasoinuen neurgailua instalatuko da mintzen birzirkulazio-ponpa kontrolatzeko, baita apar aurkako ponpa dosifikatzailea ere, beharrezkoa izanez gero. Mantenugaien dosifikazioa ere egingo da eta, horretarako, horiek prestatzeko biltegia jarriko da.

V.– LCO 15 oxigenazio-sistema bat. 10 kWh-ko potentzia du, eta 60-70 kg O2h-ko oxigenazio-ahalmena.

Flotazio-sistema bati akoplatutako helize motako irabiagailu bat du. Oxigenoa irabiagailuaren gainean sortutako ganberan injektatzen da; horrela, ur-emariarekin nahasten da. Oxigeno disolbatua neurtzeko eta oxigeno injektatua kontrolatzeko Oximetroa dago.

VI.– Iragazketa-sistemak akrilonitrilozko mintz lau organikoak dituen modulu bat izango du; mintz horiek 28 m2-ko azalera iragazlea osatuko dute. Era berean, moduluak birzirkulazio-ponpa eta beharrezko garbiketa- eta instrumentazio-sistema izango ditu.

VII.– Begizta itxiko UF ultrairagazketako sistema bat egongo da. Sistema horretan elikatze-ponpa bat dago; ponpa horrek erreaktore biologikotik xurgatzen du, eta nahastura-likorea mintz-modulu batera bidaltzen du, zeinean birzirkulazioko barne-zirkuitu bat baitago iragazketa egiteko. Mintz-moduluak manometroak izango ditu sarreran eta irteeran eta tenperatura-sentsoreak prozesua hobeto kontrolatzeko.

VIII.– Garbiketa-sistemak 800 litroko garbiketa-biltegia izango du, eta azken horrek, berriz, mailak kontrolatzekoa, garbiketa-urak berotzeko erresistentzia bat eta tenperatura-transmisore bat edukiko ditu. Iragazi gabeko urak erreaktore biologikora itzuliko dira, eta iragazitako ur-emaria biltegi batean gordeko da, hortik irteerako hondakindegira ponpatzeko.

IX.– Lohiak deshidratatzeko sistema 1, honako hauez osatua: deshidratatu aurretik lohiak bildu eta egokitzeko 10 m3-ko biltegia, monoponpen bidez zentrifugadorera ponpatzeko sistema, elektrolitoa prestatu eta dosifikatzeko sistema bat eta lohiak deshidratatzeko zentrifugagailu bat.

X.– 120 m3-ko segurtasun-biltegi 1; bertan, prozesuko ustekabeko isurketak eta kubetetatik isuritakoa bilduko da, ondoren tratatzeko instalaziora eramateko.

Hartutako zuzenketa-neurriak nahikoak ez direla egiaztatuz gero, Biodiesel Bilbao SL enpresak beharrezkoak diren aldaketak egin beharko ditu arazteko instalazioetan, isuriak baimendutako ezaugarrietara egokitzeko, administrazioari jakinarazi ondoren, eta, hala badagokio, baimena aldatzeko eskatuko du.

Aurkeztutako agirien arabera, isurketak kontrolatzeko kutxatila bat jarriko da baimendutako hondakin-uren mota bakoitzerako; kutxatila horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango dituzte. Administrazioak egoki deritzonean ikuskatzeko sarbide zuzena duen lekuan kokatuko dira kutxatilak.

E.2.2.5.– Kontrol-instalazioak.

a) Instalazioan kontrol-kutxatila hauek egongo dira: kontrol-kutxeta bat hondakin-uren araztegiko sarreran (ponpaketa-putzua) eta kontrol-kutxeta bat hondakin-uren araztegiko irteeran. Kutxetek isurketen lagin adierazgarriak lortzeko beharrezko ezaugarriak izan beharko dituzte eta, ikuskapenak egin ahal izateko, horietara zuzenean sartzeko moduan kokatuta egongo dira.

b) Hondakin-uren araztegiko irteerako kontrol-kutxetan, aldiuneko emariaren neurgailua eta totalizatzailea, bai eta pH neurgailua ere, jarriko dira, ur araztua husteko kanalean; unean uneko erregistroa eta erregistro historikoa jasoko dute.

E.2.2.6.– Isurketen kontrol-kanona.

Kostaldeei buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legearen 85. artikuluak ezartzen duenez, lehorretik itsasora isurtzen diren hondakin-urei kanon bat ezarriko zaie, haien karga kutsatzailearen arabera.

Urei buruzko ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 7. artikuluan, Uraren Euskal Agentziaren esku uzten du lehorretik itsasora isurketak egiteko baimena ematea, baita uraren arloko indarreko legeriak ezarritako zergak kudeatzea, kitatzea, biltzea eta ikuskatzea ere.

Abenduaren 10eko 459/2013 Dekretuak, lehorretik itsasora egiten diren isurketei buruzkoak, aipatu berri den kanona arautzen du: itsasotik lehorrerako isurketek eragindako kutsadura minimizatzera eta Estatuko jurisdikziopeko uren baitan euskal itsasertzari dagozkion uretan ingurumen-helburuak lortzera bideratutako jarduerak finantzatzeko izango da osorik.

Hala, dekretu horretako 17. eta 18. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, isurketa baten karga kutsatzailea, kutsadura-unitatetan neurtuta, bider 3.000,00 euro egingo da, prezioa unitateko, isurketak kontrolatzeko kanonaren zenbatekoa kalkulatzeko. Karga kutsatzailea kalkulatzeko, berriz, isurketen urteko bolumena biderkatuko da isurketaren kutsadura-mailaren, hartan egon daitezkeen substantzia arriskutsuen nahiz hustuketarako erabilitako eroanbide motaren ezaugarrien arabera ezarritako koefiziente batez.

Aurrekoa oinarri hartuta, Lehorretik Itsasora egiten diren Isurketei buruzko abenduaren 10eko 459/2013 Dekretuaren 14. eta hurrengo artikuluak aplikatuz, isurtze honen urteko kanonaren kalkulua egin behar da:

1. isurketa: Prozesuko urak:

Isurketaren kanona = C x Puc.

C = K x V.

K = K1 x K2 x K3

Non:

C = Karga kutsatzailea, kutsadura-unitatetan neurtuta.

Puc = Kutsadura-unitatearen balioa.

K = Kanonaren koefizientea, 459/2013 Dekretuaren III. eranskinean ezarritakoaren arabera.

K1 = Karga kutsatzailearekin lotutako koefizientea.

K2 = Eroanbide motak zehazten duen koefizientea.

K3 = Substantzia arriskutsuekin eginiko isurketei aplikatzeko koefizientea.

V = Isurketa baimenduaren bolumena (m3/urtean).

k1: ( 7,75*DQO+7,75*SS +23,24N+116,22P+58,11*AG+309,92*MEQ)* 10-9.

MEQ = (200*Hg+75*Cd+35*Pb+5*Cr +10*As+35*Cu + 15*Ni +3*Zn)/8.

= (200*0,05+75*0,2+35*0,2+5*0,2 +10*0,5+35*0,2 + 15*0,5+3*2)/8 = 7,31.

k1: (7,75*125 + 7,75*80 + 23,24*25 +116,22*10 +58,11*20 + 309,92*12,94)* 10-9 = 6,7597*10-6.

K2: gainerako baldintzak. k2 = 1,00.

k3: II. eranskineko substantzia kutsatzailerik gabe. K3 = 1,00.

K = 6,7597 x 1,00 x 1,00 = 6,7597*10-6.

V bolumena = 8.898 m3/urte.

Karga kutsatzailea C = 6,7597*10-6 x 8.898 = 0,060147.

Isurketa-kanona = 0,060147 x 3.000 = 180,44 euro/urte.

Isurketaren titularrak 459/2013 Dekretuaren 16. artikuluan araututako Jarraipenerako Aukerako Protokoloari heltzen badio, handik ondorioztatutako K-ren eta V-ren balioak aplikatuko dira isuriaren kanona kalkulatzeko.

Aipatutako dekretuaren 20. artikuluak ezartzen duenaren arabera, isuria baimentzen duen erabakia indarrean sartzen denean sortuko da kanona. Baimenaren indarraldiko ondorengo urteetan, tasaren sortzapena urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean gertatuko da.

Halaber, aipatutako manuaren arabera, kanona urte natural osorako likidatuko da, baimena, haren aldaketa, etetea edo azkentzea ematen den ekitaldian izan ezik, edo Jarraipenerako Aukerako Protokoloa onartzen den ekitaldian izan ezik, orduan baimena indarrean egondako egunen kopuruaren arabera kalkulatuko baita kanona, urte osoko egunak aintzat hartuta.

Dekretu hori betez, Uraren Euskal Agentziak urte bakoitzeko lehen seihilekoan egingo ditu aurreko urteari dagozkion likidazioak.

E.2.3.– Instalazioan ekoitzitako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortutako hondakin guztiak kudeatuko dira Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera, eta, beharrezkoa bada, karakterizatu egin beharko dira euren izaera eta helburu egokiena zehazteko.

Berariaz debekatuta dago sortzen diren tipologia ezberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; beraz, hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak ekiditeko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, horretarako, balorizatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio. Hondakinak kasu honetan baino ezin izango dira deuseztatu: behar bezala frogatzen bada horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela. Birsortzea-berrerabiltzea lehenetsiko da balorizatzeko beste edozein modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimendurik badago hondakin zehatz batzuk tratatzeko, lehentasunez instalazio haietara bidaliko dira, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan deuseztatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek karakterizatu dira, Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituen Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak xedatutakoari jarraikiz, eta Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda deuseztatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak ezarritako jarraibideen arabera.

Instalazioan sortutako hondakinen kantitateak –ebazpen honetan daude jasota–, orientagarriak dira soilik, kontuan hartuta jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta sortutako hondakinen arteko erlazioa. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan (4.d apartatua) ezarritakoa ezertan galarazi gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, kasu honetan soilik eskatu beharko da baimena egokitzea: baldin eta sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarri diren biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatu beharra badakar.

Hondakinak biltegiratzeko eremuak edo eremuek lurzoru estankoa izango dute. Egoera fisiko-likidoan edo oretsuan edo oso bustita egoteagatik, hondakinok isurtzeak edo lixibatuak sor baditzakete, bada, orduan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hauts-itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

Hondakinak lehen aldiz atera aurretik, kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko da, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita 2008/98/EE Zuzentarauaren, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarenaren, III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da, eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

Hondakinak desagertu edo galtzen badira, edo ihes egiten badute, berehala jakinaraziko zaio gertatutakoa ingurumen-organo honi eta Zierbenako Udalari (Bizkaia).

Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren Lurraldearen Barruko Hondakinen Lekualdaketa arautzen duen 553/2020 Errege Dekretua, ekainaren 2koa, eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluari jarraikiz.

Nahitaezko aurretiko jakinarazpen-kasuetan, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25. artikuluan aurreikusitako eta ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluan garatutako kausetako bat gertatzen denean, hala organo honek nola helmugako autonomia-erkidegoko organo eskudunak hondakinak garraiatzearen aurka egin ahalko dute; arrazoitutako erabakia garraio-jakinarazpena aurkeztu eta gehienez ere hamar eguneko epean jakinarazi beharko diote operadoreari.

Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, hondakinen lekualdaketak direla-eta, 1013/2006 Erregelamenduan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarenean, 2006ko ekainaren 14koan, ezarrita dagoena bete beharko da.

Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak sortzen badira, ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan xedatutakoa hartuko da kontuan. Horren bidez arautzen da eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen ekoizpena eta kudeaketa.

Hauek dira sustatzaileak aitortutako ekoizpen-prozesuak:

(Ikus .PDF)

E.2.3.1.– Hondakin arriskutsuak.

Honako hauek dira sustatzaileak aitortutako hondakin arriskutsuak:

(Ikus .PDF)

a) Hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarriak kontuan hartuta ezartzen da hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodetzea, eta baimena izapidetzean jasotzen da horiei buruzko informazioa. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, oinarrizko beste batzuk, euren izaera dela eta, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Hondakina zer motatakoa den eta zer osagai arriskutsu dituen definitzen dute. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa egokia dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020 aldirako Ingurumeneko IV. Esparru Programan ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren tratamendu-kontratuetan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen tratamendu-kontratuetan lagatze- edo deuseztatze-kodeak balorizatzeko eskatzen bada.

b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela eta, isurketarik gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

c) Hondakin arriskutsuak ontziratzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dira. Hondakin arriskutsuak dauzkaten ontziek eta ontzikiek etiketa argia, irakurgarria eta ezabagaitza eduki beharko dute eta itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, edukiak isurita edo lurrunduta gal ez daitezen.

d) Gainerako hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabete baino gehiagoz biltegiratu. Salbuespen-egoeretan, ingurumen-organoak epe hori aldatu ahalko du, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio, baldin eta gizakion osasuna eta ingurumena babestuko direla bermatzen bada.

e) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartzea. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori ingurumen organoari bidaliko zaio hondakina lehenengoz atera aurretik eta, hala badagokio, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

f) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena aurretiaz eginda dagoela, araudian zehaztutako moduan, identifikaziorako agiria bete beharko da. Agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko da jatorritik helmugaraino. Biodiesel Bilbao SLk tratamendu-kontratuak eta identifikazio-agiriak edo haien baliokide diren agiri ofizialak erregistratu, eta artxiboan gorde behar ditu, hiru urtez, gutxienez.

g) Egiaztatu beharko da baimendutako kudeatzailearen instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraiobideak betetzen dituela halako gaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian eskatutako betebeharrak.

h) Biodiesel Bilbao SL enpresak erabilitako industria-olioen kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko du bere enpresan erabilitako olioa.

i) Gailu elektrikoen eta elektronikoen hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatuko dira ekipamendu elektriko eta elektronikoen hondakinak; besteak beste, lanpara fluoreszenteenak. Halaber, Pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatutakoa bete beharko dute pilen eta metagailuen hondakinek. Kudeatzaile baimenduaren tratamendu-kontratua izateko, garraioaren aurretiko jakinarazpena egiteko eta identifikazio-agiria betetzeko betebeharretik salbuetsita egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudeatu ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei egindako entregak justifikatzeko agiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.

j) Biodiesel Bilbao SLk PCB eduki dezaketen gailuak dituenez, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete behar ditu abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuan zehaztutako baldintzak (errege-dekretu haren bidez, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dira) eta errege-dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.

k) Biodiesel Bilbao SLk Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko irailaren 16ko 1005/2009/EE Erregelamenduak –ozono-geruza agortzen duten substantziei buruzkoak– adierazten dituen substantziak baditu, berreskuratu egingo dira, alderdiek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarri den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko ditu aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

l) Biodiesel Bilbao SL enpresak urtero adierazi beharko du Ingurumen Organoan ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datu horiekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

m) Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluan zehazten denari jarraikiz, Biodiesel Bilbao SLk urtero adierazi beharko dio Ingurumen Organoari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria eta kantitatea, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen laburpen-memoria, aitortzen den ekitaldiaren amaieran. Datu horiekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

n) Uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluarekin bat etorriz, artxibo kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak. Artxibo hori 3 urtez gorde beharko du gutxienez eta urtero bidali beharko dio Ingurumen Organoari, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

o) Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, zeina hondakin horiek ahalik eta gutxien sortzea baita, Biodiesel Bilbao SL enpresak hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Organo honi, gutxienez lau urtetik behin, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere aipatu legearen garapenerako araubideak ez badu Biodiesel Bilbao SL hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.

p) Baldin eta Ontziei eta ontzien hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritza- edo industria-ontzi baten azken jabea bada Biodiesel Bilbao SL, bera izango da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

q) Amiantoa duten hondakinak daudela hautemanez gero, Biodiesel Bilbao SLk 108/1991 Errege Dekretuaren (amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzkoa) 3. artikuluan ezarrita dauden eskakizunak bete beharko ditu. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera egingo dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

Instalazioan sortutako hondakin arriskutsuak egoki kudeatzen diren egiaztatzea.

r) «D.3.1.– Hondakin arriskutsuak» apartatuan adierazitako agiriak ingurumen-organora bidaliko dira, transakzio elektroniko bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabilita.

– Kudeatzaile baimenduak konpromisoa onartzen duela adierazten duen agiria (kudeatzaileak EAEn badaude).

– Identifikazio-agiria (kudeatzaileak EAEn badaude).

– Hondakinen urteko adierazpena.

– Laburpen-memoria.

– Artxibo kronologikoa.

s) Jardueraren kontrola dela eta sortutako dokumentazioa ingurumen-organoari emango zaio, «F) Ingurumena Zaintzeko Programa» atalean adierazitakoaren arabera.

E.2.3.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak hondakin ez-arriskutsu hauek aitortu ditu:

(Ikus .PDF)

«Araztegiko lohiak» hondakina EHZ 070112 hondakin ez-arriskutsutzat jotzen da Biodiesel Bilbao SLk 2019ko maiatzaren 9an, IGP19/001490 txosten-kodearekin, eta 2019ko abuztuaren 14an, IG-L2799-19 txosten-kodearekin, karakterizatzeko aurkeztutako analisiengatik.

a) Hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei dagokienez, D.3 apartatuan xedatutakoaren arabera, hondakinak balorizaziora bideratu beharko dira, eta balorizatzaile baimendu bati eraman beharko zaizkio horretarako. Hondakinak kasu honetan baino ezin izango dira deuseztatu: behar bezala frogatzen bada horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela. Justifikazio tekniko hori lortzeko, hondakin hori onartzeko baimenduta dauden hiru kudeatzailek ezetza eman behar diote kasuan kasuko hondakina balorizatzeari.

b) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika eta behar bezala bereizi, eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu bati.

c) Hondakin horiek deuseztatzeko direnean, ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki; hondakinen azken helburua balorizatzea denean, berriz, 2 urtez gorde ahal izango dira.

d) Oro har, ebakuatu aurretik hondakin guztiek izan beharko dute kudeatzaile baimendu batek emandako tratamendu-kontratua, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-bidea ebazpen honetan jasotako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoekin bat datorrela. Biodiesel Bilbao SLk artxibategian erregistratu eta gorde beharko ditu tratamendu-kontratuak, edo horien agiri ofizial baliokideak, nahitaezkoak direnean, hiru urtean gutxienez.

e) Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin ez-arriskutsua eraman aurretik jarraipen eta kontrolerako agiria bete beharko da, Hondakinak zabortegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzeko otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa.

f) Balorizatzeko edo deuseztatzeko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.

g) Baldin eta Ontziei eta ontzien hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritza- edo industria-ontzi baten azken jabea bada Biodiesel Bilbao SL, bera izango da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

h) Hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluan zehazten denari jarraikiz, Biodiesel Bilbao SLk urtero adierazi beharko dio Ingurumen Organoari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin ez-arriskutsu guztien jatorria eta kantitatea, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen laburpen-memoria, aitortzen den ekitaldiaren amaieran. Datu horiekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

i) Uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluarekin bat etorriz, artxibo kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak. Artxibo hori 3 urtez gorde beharko du gutxienez eta urtero bidali beharko dio Ingurumen Organoari, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

Instalazioan sortutako hondakin ez-arriskutsuak egoki kudeatzen direla kontrolatzea.

j) «D.3.2.– Hondakin ez-arriskutsuak» apartatuan adierazitako agiriak ingurumen-organora bidaliko dira, transakzio elektroniko bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabilita.

– Kudeatzaile baimenduak konpromisoa onartzen duela adierazten duen agiria (kudeatzaileak EAEn badaude).

– Identifikazio-agiria, hondakina zabortegira eramango bada (kudeatzaileak EAEn badaude).

– Identifikazio-agiria, balorizatzeko edo ezabatzeko asmoz beste autonomia-erkidego batera eramaten diren hondakinekin doana.

– Laburpen-memoria.

– Artxibo kronologikoa.

k) Jardueraren kontrola dela eta sortutako dokumentazioa ingurumen-organoari emango zaio, «F) Ingurumena Zaintzeko Programa» atalean adierazitakoaren arabera.

E.2.4.– Ontziak merkaturatzea.

Biodiesel Bilbao SLk, bere produktuak merkaturatzeko ontziak eta enbalajeak erabiltzen dituenez, ontzi horien gaineko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, ontzien gaineko urteko adierazpena egin beharko du. Datu horiekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

Era berean, Biodiesel Bilbao SL enpresak nahitaez ezarri beharko du ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratze- eta itzultze-sistema bat (zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikita). Biodiesel Bilbao SL enpresak, bere produktuak merkaturatzeko industria- edota merkataritza-ontziak erabiltzen baditu, aipatu betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du, Ontzi eta Ontzi Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxikitzen bazaio. Atxikimendu horren bidez, ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa pasatzeko betebeharra produktuaren kontsumitzaileari transferitzen zaio.

Baldin eta Biodiesel Bilbao SLk, urte natural baten zehar, merkaturatzen baditu ontziratutako produktuak edo, kasua bada, hondakinak sor ditzaketen industria- edo merkataritza-ontziak, hain justu ere ondoren zehaztu kantitateetan baino handiagoetan:

250 tona, beira bada bakarrik.

50 tona, altzairua bada bakarrik.

30 tona, aluminioa bada bakarrik.

21 tona, plastikoa bada bakarrik.

16 tona, egurra bada bakarrik.

14 tona, kartoia edo material konposatuak soil-soilik badira.

350 tona, zenbait material badira eta, banaka, bakoitzak aurreko kopuruak gainditzen ez baditu.

Enpresaren Prebentzio Plan bat egin beharko du. Plan horrek hiru urteko indarraldia izango du, eta onartutako Enpresaren Prebentzio Planaren kontrol- eta jarraipen-txostena egin beharko zaio urtero, martxoaren 31 baino lehen. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko dira bi agiriok.

E.2.5.– Lurzorua eta lurpeko urak babesteko baldintzak.

E.2.5.1.– Lurzoruaren egoerari buruzko txostena eta oinarrizko txostena.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan, ekainaren 25eko 4/2015 Legean eta abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuan (Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea garatzen duena) ezarritako aginduak betetzeko aurkeztutako lurzoruaren egoerari buruzko txostenarekin bat etorriz, eta horretan bildutako gomendioak jarraituz, Biodiesel Bilbao SLk lurzorua babesteko behar diren neurriak hartu beharko ditu.

Ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 16. artikuluko 2. apartatuaren arabera, lurzoruaren egoeraren txostenak aurkeztu beharko dira, gutxienez, 5 urtean behin, lege hori indarrean jartzen denetik aurrera.

Era berean, aurreko lerrokadan aipatutako araudian, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan eta urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuan ezarrita dauden lurzorua babesteko betebeharrak betetze aldera, sustatzaileak honako hauek aurkeztu beharko ditu:

– Oinarrizko txostena, abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren 20. artikuluan aipatutako epeak eta aldizkakotasunak beteta.

– Lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-dokumentuak, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 10.2 artikuluan ezarritako epeen arabera.

Nolanahi ere, sustatzaileak lurzoruen dokumentu bakar bat bidaliko du, ikerketa-lanak egiten eta lurzoruaren kalitatea leheneratzen diharduen erakunde ezagun batek egina, eta aipatutako txostenak jasoko ditu (lurzoruaren egoerari buruzko aldizkako txostena, oinarrizko txostena, eta lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-dokumentuak). Emandako agiriak aldatu edo agiri berriak eman behar diren bakoitzean, lurzoruen agiri bakar berri bat bidaliko da.

E.2.5.2.– Lur-mugimenduak.

Instalazioetan egindako aldaketek eragindako lur-mugimenduei dagokienez, sustatzaileak baldintza hauek bete beharko ditu:

1.– Instalazioa baimenduta dagoen lurzatiaren barruan lurrak mugitzea dakarren aldaketa bat aurreikusiz gero:

a) Ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25. artikuluaren 1.c) apartatuan ebazten denarekin bat etorriz, induskatu beharreko materialak (lurra, obra-hondakinak, eta abar) karakterizatu egin beharko ditu jardueraren sustatzaileak, jardun kutsatzaileen ondorioz erasan zaien ala ez egiaztatzearren, eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa modu egokiena zehaztearren.

b) Jarduketa horretan aurreikusten bada induskatu beharreko materialen bolumena 500 m3-tik gorakoa dela (zolatak barne), edo jarduketa burutu bitartean gainditze hori antzemango balitz, nahitaezkoa izango da lurzoruaren kalitatea ikertzeko eta berreskuratzeko akreditatutako erakunde batek egindako indusketa selektiborako plan bat aurkeztea. Indusketa-planak abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren IV. eranskinean adierazitako edukia jaso beharko du, eta ingurumen-organoak onartu beharko du hura gauzatu aurretik.

c) Induskatu beharreko bolumena 500 m3-tik beherakoa bada, aldaketaren jakinarazpenak honako informazio hau jaso beharko du:

– Jarduketaren pertsona fisiko edo juridiko sustatzailearen eta jarduketa burutuko duen kontratudunaren identifikazioa.

– Jarduketaren xede den lekua non dagoen, baita Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroaren erreferentzia ere.

– Jarduketaren xede den eremuaren mugaketa eta azalera. Jakinarazpenean lurzatia eta jarduketa-eremua zehatz-mehatz non dauden jakitea ahalbidetzen duten planoak erantsiko dira.

– Jarduketaren deskribapen xehatua.

– Induskatuko diren materialen bolumena, baita zolatak ere.

– Ingurumen-jarraipeneko lanen eta azken txostena egitearen arduradunaren identifikazioa; artikulu honetan aipatutako kasuetan erakunde egiaztatua izan beharko du.

– Jarduketa noiz hastea aurreikusten den.

d) Aurreko kasuetako edozeinetan, obra egin ondoren, azken txostena bidali beharko du. Bertan, lurzoruen karakterizazioaren emaitzak eta horien azken helmuga adierazi beharko dira. Horrez gain, induskatutako materiaren berrerabilera edo kudeaketa egokia egiaztatzeko txosten bat ere bidali beharko da. Indusketaren bolumena 100 m3-tik gorakoa bada, erakunde egiaztatu batek egingo ditu ingurumen-jarraipenerako lanak eta txostena.

e) Arau orokor gisa, Kutsatutako lurzoruetan indusketa selektiboak egiteko gidan jasotzen diren irizpideak beteko dira. Esteka honetan eskura daiteke gida:

https://www.ihobe.eus/publicaciones/guia-excavaciones-selectivas-en-ambito-suelos-contaminados

f) Soberakinak hondakindegian biltegiratuz hustu nahi izanez gero, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak (hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak) ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, laginketa gauzatzeko, abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren IV. eranskinean eta gidaren 10.2.6 apartatuan (Induskatu behar diren lurzoruetan in situ egindako laginketa) biltzen diren induskatu beharreko materialen karakterizazio-kanpaina diseinatzerakoan kontuan hartu behar diren oinarrizko irizpideei jarraituko zaie.

g) Soberako materialak instalazioan bertan berrerabili ahal izateko, balio hau izan beharko dute material horiek: lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legeak ezarritako B-EBA (industria-erabilera) balioaren azpikoa; horrez gain, lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde egiaztatu batek egin beharko ditu laginketa eta azterketa, honen arabera: 199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.

h) Ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutako A-EBA ebaluazioko balio-adierazleak eta TPHtarako 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta beraz, onartu egingo dira baimendutako edozein betelanetarako.

i) Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahalko da. Lurzoru naturalaren parekoa den harrizko substratu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.

2.– Instalazioa baimenduta dagoen lursailetik kanpo aldaketaren bat egitea aurreikusten bada (lurzoru berria okupatuz) eta okupatu nahi den lurzoru berriak lehenago izan badu ekainaren 25eko 4/2015 Legearen I. eranskinean aipatutako jardueraren bat, sustatzaileak lurzoru-arloko adierazpen bat lortu beharko du, egin nahi diren aldaketak egiten hasi aurretik.

E.2.5.3.– Jakinarazteko betebeharra.

Horrez gainera, ekainaren 25eko 4/2015 Legeak 22. artikuluaren 2. apartatuan dioenaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta ingurumen-organoari, hark ezar ditzan hartu beharreko neurriak, aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.e apartatuari jarraikiz betiere.

E.2.6.– Zaratari buruzko baldintzak.

a) Ondorengo indize akustikoak gaindi ez daitezen beharrezko neurri guztiak ezarriko dira:

a.1.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq, 60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.

a.2.– Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq, 60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 07:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.

a.3.– Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 metroko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik; horietan, apantailamenduak saihesteko behar den garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.

(Ikus .PDF)

Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.

Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun modu bat baldin badago, jardun modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.

b) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiagoko guneetako zarata-maila.

c) Jardueraren funtzionamendutik, zuzenean nahiz zeharbidez, eratortzen diren efektu gehituek gainditzen dituztenean Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren 14. eta 16. artikuluetan zehazten dituen kalitate akustikoko helburuak zonifikazio akustikoari, kalitate-helburuei eta emisio akustikoei dagokionez, behar besteko neurriak hartu beharko ditu jarduerak gainditze hori gerta ez dadin.

F) Ingurumena Zaintzeko Programa.

Sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako apartatu hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da Ingurumena Zaintzeko Programa:

F.1.– Emisio atmosferikoak kontrolatzea.

F.1.1.– Kanpoko kontrolak.

a) Biodiesel Bilbao SLk emisioak kontrolatu beharko ditu, informazio honen arabera:

(Ikus .PDF)

(1) Lehen urtean maiztasun horrekin egingo dira kontrolak eta, emisio-mailak nahiko egonkorrak badira, urtean behin kontrolatuko dira GKOH emisioak.

(2) Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Agindua, zeinaren bidez jarraibide teknikoak zehaztu baitziren abenduaren 27ko 278/2011 Dekretua garatzeko (dekretu haren bidez, atmosfera kutsa dezaketen jarduerak garatzen dituzten instalazioak arautzen dira).

b) Puntu honetako a) apartatuan aipatutako neurketa guztiak Administrazioaren II. mailako ingurumen-lankidetzako erakunde (ILE) batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoari jarraituz, eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenek Ingurumeneko sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduan eskatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte, bereziki honako gai hauei dagokienez: helburua eta neurketa-plana, neurketen adierazgarritasuna, neurketa kopurua eta banakako neurketa bakoitzaren iraupena, eta erreferentzia-metodoak hautatzeko irizpidea.

c) IKEek atmosfera zaintzeko programan egindako foku konfinatuaren emisio-kontrolen emaitzen berri emango da.

d) Halaber, a) letran azaldutako emisio-foku baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek funtzionatzen badu urtean hamabi aldiz baino gutxiagoko batez besteko maiztasunarekin, eta isurketa bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duela, edo, bestela, edozein maiztasunarekin, baldin eta isurketaren iraupen globala lantegiaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik beherakoa bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea, eta hurrengo urtean egin beharko da, baldin eta kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute. Inguruabar hori dagokion urteko ingurumena zaintzeko programan justifikatu beharko da.

e) Urtean behin, masen balantzea aurkeztuko da; horren bidez, erabilitako olio-kantitatearen arabera metanolaren guztizko emisioaren muga-balioa errespetatzen dela egiaztatuko da. Masen balantzean erabilitako datuak, besteak beste, 1. guneko neurketaren emaitzak izango dira. Neurketa hori urtean behin egingo da.

f) KOLen emisio lausoak aldian-aldian kontrolatuko dira Batzordearen 2016ko maiatzaren 30eko 2016/902 (EB) Exekuzio Erabakiaren 5. TEOan deskribatutako tekniken bidez; egindako metodoen edo kalkuluen emaitzak jakinaraziko dira, eta d) letran eskatutako masen balantzearen ziurgabetasuna hobetzeko eta murrizteko erabiliko dira.

g) Era berean, kasuan kasuko iturrietatik datozen usain-emisioen kontrolak egin ondoren, betiere Batzordearen 2016ko maiatzaren 30eko 2016/902 (EB) Exekuzio Erabakiaren 6. TEOari jarraikiz, kontrol horiek dokumentu deskribatzailearekin batera bidali beharko dira (usainen jatorriari dagokionez), 6. TEO horren eta instalazioaren usainak kudeatzeko planaren arabera.

F.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Itsasora isuritako hondakin-urak kontrolatzeko, honako hauek egingo dira:

– Hondakin-uren araztegiko irteerako kontrol-kutxatilan (husteko kanal ireki normalizatua du) efluentearen aldiuneko emaria, emari totalizatua eta pH-a etengabe neurtzea.

– Hondakin-uren araztegiko irteerako kutxatilan efluentearen pH-a, solido esekiak, olioak eta koipeak eta DQO egunero aztertzea.

– Hondakin-uren araztegiko irteerako kutxatilan efluentearen DBO5, NT eta PT astero aztertzea.

– Hondakin-uren araztegiko sarrerako eta irteerako kontrol-kutxatiletan, hiru hilez behin, emariarekiko proportzionala den 24 orduko lagin konposatua aztertzea, E.2.1.3.a) apartatuan zehaztutako parametroak jasota. «Erakunde laguntzaile» batek egingo ditu laginketa eta azterketa, eta erakunde horrek beren-beregi aipatuko du parametro bakoitzerako erabilitako azterketa-metodoa.

b) Parametroen analisia «Standard Methods For the Examination of Water and Wastewater» txostenean (APHA, AWWA, WPCF, azken argitalpena) edo «ASTM Water and Environmental Technology» txostenaren azken argitalpeneko 11. sailean jasotako metodo normalizatuetako baten bidez egingo da. Eredurik egokiena aukeratuko da, parametroaren ohiko kontzentrazioaren arabera. Egun erabiltzen direnak ez beste azterketa-metodo batzuk ere ezarri ahalko dira, emisioen kontzentrazioa hobeto definitze aldera.

c) Isurketak baimenaren baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, baldin eta puntu honetako a) apartatuan ezarritako kontrol-parametro guztiek betetzen badituzte ebazpen honen laugarren apartatuko E.2.2.3 azpiapartatuan ezarritako mugak.

F.3.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak ondorengo taulan agertzen diren jardueraren gaineko parametro-adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko, eta urtean urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera aurkeztuko du.

(Ikus .PDF)

(1) Adierazleen unitateak, ahal dela, ohikoak izango dira; hau da, isurketa atmosferikoei buruzko datua bada kg urteko edo emaria eta kontzentrazioa emango dira, horrela ageri baitira isurketei buruzko EPERen datuetan. Materialei buruzko datuak ahal dela tonetan, energiari buruzko datuak kWh-etan, etab.

*Ekoitzitako biodieselak merkaturatu egiten den biodiesel destilatuari egiten dio erreferentzia, ez ekoitzitako biodiesel gordinari.

F.4.– Zarataren kontrola.

a) Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira bost urterik behin: Ld, Le, Ln ,LAeq,Ti eta LAeq,60 segundo. Lehenengo kontrol-urtean lortutako emaitzen arabera, ordutik aurrera neurketak beste maiztasun batekin egitea erabaki ahal izango da.

b) Aurreko apartatuan adierazitako ebaluazio guztiak ENAC erakundeak espazio- eta denbora-laginketarako egiaztatutako akustikaren esparruko entsegu-laborategiek egin beharko dituzte. Nolanahi ere, ingurumen-organoak ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du.

c) Ebaluazio-metodoak eta prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak ingurumen-organo honek emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

d) Jarduera garatzen den lurzatiko kanpoko baldintza akustikoak a) apartatuan ezarritako maiztasunarekin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldeetan.

F.5.– Ingurumeneko finantza-bermea kontrolatzea Ingurumena Zaintzeko Programaren barruan (IZP).

IZPrekin batera, honako dokumentu hauek bidali beharko dira, programa aurkezteko prozedura telematikoan gaitutako dokumentu-ereduak erabilita:

– Ingurumen-arriskuen azterketa (IAA) eta erantzukizunpeko adierazpena.

– Finantza-bermea eratu behar izanez gero, indarrean dagoen aseguru-polizaren kopia edo eratutako finantza-berme motaren ziurtagiria aurkeztu beharko da.

– Ingurumeneko finantza-bermea eratzetik salbuetsita egonez gero eta 300.000 eta 2.000.000 euro bitarteko zenbatekoarekin konpon daitezkeen kalteen erantzule diren operadoreak izanez gero (Ingurumen-erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen 28.b artikulua), erakunde independenteek emandako ziurtagiriaren kopia aurkeztuta egiaztatu beharko da etengabe eta era jarraituan atxikita daudela Batasunaren ingurumen-kudeaketako eta ikuskaritzako sistemari (EMAS) edo indarrean den UNE-EN-ISO 14001 ingurumen-kudeaketarako sistemari.

Operadoreak ingurumen-arriskuen azterketa (IAA) eguneratuko du egokitzat jotzen duen guztietan, eta, aldiro, jardueran, instalazioan edo oinarrizko baimenean funtsezko aldaketak gertatzen direnean. Finantza-bermearen zenbatekoa urtero eguneratuko da, KPIaren arabera. IAAren eguneraketak dagokion IZPko dokumentazioaren barruan aurkeztuko dira.

F.6.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta ingurumen-organo honetara bidaliko. Emaitza horiek urtero igorriko dira, betiere martxoaren 30a baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da ingurumena zaintzeko programaren emaitzekin batera. Txosten horretan jasoko dira babes- eta zuzenketa-neurrien eta prozeduren kontrolerako eta ingurumenaren kalitaterako sistemen funtzionamendua eta emaitzen analisiak, epe horretan izandako gorabehera nagusiak bereziki aipatuta eta haien kausak eta konponbideak azalduta; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik egin ez bada.

F.7.– Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina.

Biodiesel Bilbao SLk ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du. Bertan bildu beharko ditu aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak, baita Ingurumen Idazkaritza Nagusiaren 2000ko azaroaren 16ko Ebazpenaren bidez egindako ingurumen-inpaktuaren adierazpenean ezarritako betebehar guztiak ere. Honako hauek zehaztu beharko ditu programa horrek: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Era berean, ingurumena zaintzeko programak jaso beharko du jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika, adierazle horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

G) Prebentzio-neurriak eta funtzionamendu-baldintzak ohiz kanpoko egoeretan.

G.1.– Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, emisioen eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du sustatzaileak, eta dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.

Instalazioa gelditzean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak kudeatzeko, E.2.3 apartatuan («Instalazioan ekoitzitako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak») ezarritakoari lotu beharko zaio, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

G.2.– Jarduera etetea.

Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa (24.60 epigrafea, Beste produktu kimiko batzuen fabrikazioa), eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide eta estandarrak ezartzekoa. Horrenbestez, Biodiesel Bilbao SLk jarduera uzte horren berri eman beharko dio ingurumen-organoari, bi hilabeteko epea agortu baino lehen; jakinarazpen horrekin batera, jarduera-proposamen bat ere aurkeztu beharko da, erakunde horrek ezar dezan noraino iristen diren bere betebeharrak eta lurzoruaren kalitatea deklaratzeko prozedura hasteko epea noiz hasiko den beranduenez, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 31.3 artikuluan xedatzen duenari jarraikiz.

Jarduera bertan behera utzi baino lehen, Biodiesel Bilbao SLk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, ebazpen honen E.2.3 apartatuan ezarritakoarekin bat etorriz.

G.3.– Jarduera aldi baterako etetea.

Jarduera aldi baterako etetea eskatuz gero, Industriako Isurketen Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Biodiesel Bilbao SLk, aldi baterako etetearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du lantegia jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen bateratuan ezarritako kontrolak eta eskakizunak nola beteko dituen adierazteko.

Era berean, jarduera berriz hasi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen edozein isurketa edo emisio saihesteko.

G.4.– Jarduera anomaloa izanez gero aplikatu beharreko neurriak eta jarduketak.

Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean zehaztuta dauden ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentzio-neurriez eta funtzionamendu-baldintzez gain, ondorengo apartatuetan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.

Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere istripuzko jarioak edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesik izanez gero, lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztasuna), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), gerta litezkeen ihesei antzemateko neurriak edo gehiegizko betetzeaz ohartarazteko alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa mota) eta lurzoru gaineko isuriak biltzeko sistemak.

b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskaritza eta kontrolerako programa bat jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, tangen barnealdearen begi-bidezko ikuskaritzak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

Halaber, atmosferara eta ingurune urtarrera egindako emisioengatik atmosfera eta ingurune urtarra kutsatzea prebenitzeko eta kutsatutakoa zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipamenduen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

c) Urak arazteko prozesuan sortutako soberako hondakin solidoak eta lohiak behar den maiztasunez aterako dira, instalazioak behar bezala funtziona dezan. Hondakin horiek ez dira ibai-ibilgura hustuko aldizkako garbiketa egiten denean; bildu egin beharko dira, kudeatzeko edo zabortegi baimendu batera eramateko. Gorde egingo dira hondoan hustubiderik ez duten biltegi iragazgaitzetan. Ez dira inoiz pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

Instalazioek lohiak tratatzeko aukera izanez gero, horietatik hustutako ura berriro bideratu beharko da arazketa-instalazioaren hasierara.

d) Hondakin-ura ezin izango da bypass bidez isuri arazketa-instalazioetan.

Programatutako mantentze-lanetan derrigorrez bypass bidez isurketak egin behar badira, titularrak Ingurumen Organo honi jakinaraziko dio aurretiaz, segurtasun-neurrien eta isurketak ingurune hartzailearen kalitatearen gainean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurrien funtzionamendua zehaztuz. Bypass horretan aurreikusi gabeko isurketaren bat gertatzen bada, titularrak segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu beharko du, dagokion txostena ingurumen-organo honi bidalita (apartatu honetako «Gorabeheraren bat gertatuz gero, agintariei jakinaraztea» puntuan adierazitakoari jarraituz).

e) Era berean, ustiapenari buruzko eskuliburu bat eduki beharko da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, bai eta antzemandako gorabeheren berri ere.

f) Sodio hidroxidoa, azido klorhidrikoa, azido estearikoa, azido oxalikoa, azido borikoa, potasa kaustikoa eta hidrokarburoak, disolbatzaile halogenatu gabea eta glizerinazko break dituzten urak eta antzeko hondakinak maneiatzerakoan lurzorua eta urak kutsatzeko arriskua dagoenez, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lurzatien gainazalak erabat irazgaiztuko dira.

g) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

h) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratzeko instalazio horiek produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte.

i) Larrialdirik gertatuz gero, berehala eta eraginkortasunez esku hartzeko beharrezkoak diren material guztiak edukiko dira, kantitate nahikoan: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunean isolatzeko seinaleztapen-elementuak; eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

j) Kubeten hustuketa kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura edukiko dute. Bertan, lantegiaren eraginkortasunari eragin diezaioketen isuriak lantegira joatea saihestu beharko da.

k) Gorabeheraren bat izanez gero, agintariei jakinaraztea.

Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri berehala eman beharko dio Ingurumen Organoari (zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren), horretarako ezarritako helbide elektronikoaren bitartez: ippc@euskadi.eus Jakinarazpenean alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

– Gorabehera mota.

– Jatorriak eta kausak (unean zehaztu daitezkeenak).

– Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

– Sortutako ondorioak.

– Halakorik badago, epe laburrera aurreikusitako jarduketak.

Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isurketa edo emisioren bat egonez gero, SOS Deiak eta Vitoria-Gasteizko Udala (Araba) jakinaren gainean jarri behar dira, berehalakoan. Horren ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuari buruzko txosten xehatua bidali beharko zaio Ingurumen Organoari. Txosten horretan, honako datu hauek agertuko dira gutxienez:

– Gorabehera mota.

– Gorabehera non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

– Gorabeheraren iraupena.

– Ustekabeko isurketa gertatuz gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne.

– Mugak gaindituz gero, emisioei buruzko datuak.

– Eragindako kalteen zenbatespena.

– Hartutako neurri zuzentzaileak.

– Anomalia berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

– Prebentzio-neurriak benetan aplikatzeko aurreikusitako epeak.

Baimenaren baldintzak urratzen dituen isurketa gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen orekari modu larrian kalte egin badiezaioke, titularrak berehala etengo du isurketa hori, eta, horrez gain, gertaeraren berri eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta Babes Zibilean eta ingurumenaren arloan ardurak dituzten erakundeei, baita SOS Deiak (112) larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.

Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

H) Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak, edo barneratzen diren sistemen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hori egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahalko dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, babes- eta zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu egin daitezke jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

l) Urtean behin, martxoaren azken eguna baino lehenago, eta jarduerak errekuntza-instalazio handitzat jotako fokuren bat badu, otsaileko azken eguna baino lehen, Biodiesel Bilbao SLk aurreko urteko emisio atmosferikoei eta uretara egindako isuriei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio ingurumen-organoari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko 508/2007 Errege Dekretuarekin bat etorriz.

Informazio hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz bidaliko da.

Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenean Eragina duten Jardueren Erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, informazioa Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko (E-PRTR-Europa erregistroa).

Ingurumen-adierazpena agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, une oro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

J) Instalazioen aldaketa oro Ingurunet aplikazio telematikoan eskuragarri dagoen inprimakia bete ondoren egin beharko da. Halaber, organo honi onarpena eskatu beharko zaio, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bategineko 10. artikuluan xedatutakoaren ondorioei dagokienez.

Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak ezartzen ditu.

Nolanahi ere, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak 14.2 artikuluan xedatzen duenaren arabera, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.

Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c eta 7.2.c artikuluetan xedatutakoa aplikatuko da.

Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoari jarraikiz.


Azterketa dokumentala