Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2022ko urtarrilaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
446

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 17koa, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita turismoko enpresen ekintzailetzari eta haien lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzeko programa arautzen duen Aginduak finkatutako esparruan 2021eko ekitaldian eman diren laguntzen enpresa onuradunen zerrenda.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2021eko apirilaren 14ko Aginduaren bitartez (2021eko maiatzaren 11ko EHAA, 91. zk.), turismo-enpresen ekintzailetzari eta haien lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzeko programa arautzen da.

Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikaren iragarki-taulan argitaratu da laguntzen espedienteak erabakitzen dituen Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2021eko abenduaren 14ko Ebazpena, eta aipatutako Aginduaren 16. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitaratzea, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala, turismoko enpresen ekintzailetzari eta haien lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzeko programa arautzen duen Aginduak finkatutako esparruan 2021eko ekitaldian eman diren laguntzen enpresa onuradunen eta emandako dirulaguntzen zerrenda.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 17a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

GREGORIO JOSÉ ZURRO TOBAJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala