Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2022ko urtarrilaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
440

AGINDUA, 2022ko urtarrilaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko martxoaren 29ko Aginduaren bidez emandako baimena aldatzen duena. Agindu horren bidez, DigiPen Institute of Technology Europe-Bilbao SL izeneko ikastegia ireki eta abian jartzeko baimena eman zen, beste herrialde batzuetan indarrean diren hezkuntza-sistemen araberako unibertsitate-mailako ikasketak –Espainiako tituluekin homologatzeko modukoak ez direnak– emateko.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko martxoaren 29ko Aginduaren bidez, DigiPen Institute of Technology Europe-Bilbao SL izeneko ikastegia ireki eta abian jartzeko baimena eman zen, titulu hauek eskuratzera bideratuta: Bachelor of Science in Real Time Interactive Simulation eta Bachelor of Fine Arts in Production Animation; DigiPen Institute of Technology; institutu teknologiko pribatuak ematen ditu titulu horiek, 2010-2011 ikasturtetik aurrera izanik eragin akademikoa. Institutuak egoitza Redmond-en du, Washington-go estatuan.

2021eko ekainaren 8ko egunarekin, DigiPen Institute of Technology Europe-Bilbao ikastegiak komunikazio bat aurkeztu zuen aipatutako agindua eman eta gero izan diren aldaketekin.

Egindako eskabideari honako hauek aplikatu behar zaizkio; 420/2015 Errege Dekretua, maiatzaren 29koa, unibertsitateak eta unibertsitate-zentroak sortu, aitortu, baimendu eta egiaztatzen dituena; 330/1999 Dekretua, irailaren 21ekoa, beste herrialde batzuetan indarrean dauden hezkuntza-sistemak oinarritzat hartuta, Espainiako estatuko tituluekin homologatu ezineko unibertsitate-mailako ikasketak ematen dituzten ikastegien eraketa eta jarduna baimentzeko prozedurak eta baldintzak arautzen dituena; eta Unibertsitateak eta unibertsitate-zentroak sortu, aitortu eta baimentzekoa eta unibertsitate-zentroei akreditazio instituzionala emateko uztailaren 27ko 640/2021 Errege Dekretu berriaren lehenengo xedapen iragankorraren 3. apartatua.

Unibasq-en txostenak ezartzen duenez «aurkeztutako informazioaren eta eskueran dagoen informazio publikoaren arabera, ulertu behar da betetzen direla eta 420/2015 Errege Dekretuaren 15. artikuluan ezarritako alderdiak, AEBetako ikastegiko egitura berberarekin eskaintzen baitira irakaskuntzak eta AEBetako ikastegiak ematen baititu tituluak; egindako aldaketak onartuta dauzka eskumena duen agentzia egiaztatzaileak eta ez dira aldaketa funtsezkotzat jotzen, dagokion arau-esparruan».

Ondorioz, Unibasq-ek derrigorrezko txostenak egin ondoren, eta Unibertsitate Zuzendaritzak irailaren 21eko 330/19999 Dekretuaren 2.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera egindako txosten arrazoitua kontuan hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko martxoaren 29ko Aginduaren 1. apartatua aldatzea eta, beraz, Production Animation (BFA) titulua ordeztea Digital Art and Animation (BFA) tituluarekin, eta Real Time Interactive Simulation (Bsc) titulua ordeztea Computer Science in Real Time Interactive Simulation (Bsc) tituluarekin. Eragin akademikoak 2021-2022 ikasturtetik aurrera izango ditu.

Bigarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Horretaz gain, ongi iritzitako beste edozein errekurtso ere aurkez dezakete.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 10a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala