
18. zk., 2022ko urtarrilaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSASUN SAILA
438
AGINDUA, 2022ko urtarrilaren 11koa, Osasuneko sailburuarena, Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Osasuneko sailburuaren 2021eko azaroaren 11ko Aginduak, zeinak sail honetako lanpostu huts bat borondatezko izendapen bidez betetzeko dei publikoa egiten baitu, bere 4. oinarrian agindutakoari jarraituz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Bete gabe uztea goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: Osasun Saileko Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzakoa, 520010 zenbakiko kodea, 208. dotazioa.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 11.
Osasuneko sailburua,
MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.
RSS