Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2022ko urtarrilaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HEZKUNTZA SAILA
428

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: «254/2021 Dekretua, abenduaren 21ekoa, zeinaren bidez ezartzen baita Kimikako eta Ingurumen Osasuneko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira dekretu honetan: «254/2021 Dekretua, abenduaren 21ekoa, zeinaren bidez ezartzen baita Kimikako eta Ingurumen Osasuneko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma». Agindu hori 2022ko urtarrilaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (6. zk.) argitaratu da. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

II. eranskinean, 2022/116 (73/43) orrialdean,

hau dio:

«8. lanbide-modulua: Organismo kaltegarrien kontrola.

Kodea: 1553.

Kurtsoa: 1.

Iraupena: 165 ordu.

ECTS kredituetako baliokidetasuna: 10.»

baina hau esan behar du:

«8. lanbide-modulua: Organismo kaltegarrien kontrola.

Kodea: 1553.

Kurtsoa: 1.

Iraupena: 198 ordu.

ECTS kredituetako baliokidetasuna: 10.»

IV. eranskinean, 1. apartatuan, (2). oharra, 2022/116 (73/70) orrialdean,

hau dio:

(2) Osasun lanbide-arloko Diagnostiko Kliniko eta Ortoprotesikoko Prozeduren espezialitateko irakasleek lehentasuna izango dute modulu hauetan irakasteko: «1547. Osasunerako eta ingurumenerako hezkuntza», «1550. Ingurune eraikiaren osasuna eta arriskuak» eta «1554. Ingurumen-osasuneko unitatea».

Baina hau esan behar du:

2) Osasun lanbide-arloko Prozesu Diagnostiko Klinikoak eta Produktu Ortoprotesikoak espezialitateko irakasleek lehentasuna izango dute modulu hauetan irakasteko: «1547. Osasunerako eta ingurumenerako hezkuntza», «1550. Ingurune eraikiaren osasuna eta arriskuak» eta «1554. Ingurumen-osasuneko unitatea».


Azterketa dokumentala