Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2022ko urtarrilaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
412

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 18koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, honako ebazpen honetako akats materialak zuzentzen dituena: Ebazpena, 2021eko abenduaren 30ekoa, toki-erakundeei laguntzak esleitzen dizkiena, erakunde horietan lan egiten duten pertsonen prestakuntza finantzatzeko.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzearen ondorioz dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

2021eko maiatzaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Euskal Autonomia Erkidegoko toki-administrazio eta foru-administrazio enplegatuen prestakuntza finantzatzera bideratutako laguntzen deialdia egiten duen ebazpena.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2021eko abenduaren 30eko Ebazpenaren bidez, prestakuntza-jardueretan parte hartzeagatik 2021ean sortutako eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari ordaindutako matrikulen zati bat itzultzeko laguntzei buruzko ebazpena eman zen.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatzen denez, administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.

Hutsegite materialak atzeman dira IVAPeko zuzendariaren 2021eko abenduaren 30eko Ebazpenean, toki-erakunde horietan lan egiten duten pertsonen prestakuntza finantzatzeko laguntzak esleitzen dituena. Hau dela eta, hutsegite horiek zuzendu egin behar dira.

Aurreko guztiarengatik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Zuzenduta argitaratzea EAEko toki-erakundeei esleitutako zenbatekoak, hain zuzen ere, prestakuntza-jardueretan parte hartzeagatik 2021ean sortutako eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari ordaindutako matrikulen zati bat itzultzeko laguntzei dagozkienak. Laguntzak 2021eko maiatzaren 27an argitaratu zen IVAPeko zuzendariaren Ebazpenaren ondoriozkoak dira. Ebazpen horren bidez, toki-administrazioetako eta autonomia-erkidegoko foru-administrazioetako langileen prestakuntza finantzatzeko laguntzen deialdia egiten da. Hona hemen zerrenda zuzendua:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Zuzendu den ebazpenaren gainontzeko edukiari bere horretan eustea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 18a.

IVAPeko zuzendari nagusia kanpoan dagoelako,
(133/2021 Dekretuaren 8.2.f artikulua; eta 40/2015 Legearen 13. artikulua).

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko idazkari nagusia,

FULGENCIO ALEDO AMORÓS.


Azterketa dokumentala