Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2022ko urtarrilaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA ITUNEKO ARBITRAJE BATZORDEA
387

IRAGARKIA, Bizkaiko Foru Aldundiak Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen 6/2018 Ebazpenaren efektuak zabaltzeko eskatu duela jakinarazten duena eta alegazioak aurkezteko hamar eguneko epea ematen duena.

Ezin izan da aurrez aurre jakinarazi Bizkaiko Foru Aldundiak Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen 6/2018 Ebazpenaren efektuak zabaltzeko aurkeztutako eskaera jakinarazten duen eta alegazioetarako hamar eguneko epea ematen duen Ebazpena; horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluak xedatutakoa betetzeko.

Ondorio horietarako, 10 egun balioduneko epea izango duzu, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, ebazpena eta hari lotutako agiriak jasotzeko, zeinak Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen egoitzan baitaude zure eskura (Gaztelako Atea 15, 1. solairua, 01010 Gasteiz).

Interesduna jakitun egon dadin ematen da argitara hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 10a.

Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeko idazkaria,

JOSE ANTONIO CAYERO BILBAO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala