Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2022ko urtarrilaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
324

IRAGARKIA, 2022ko urtarrilaren 17koa, Industria Administrazioaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez zuzendu egiten baitira 2021eko abenduaren 15eko iragarkian egindako hutsak. Iragarki haren bidez, Arrigorriaga, Zaratamo, Ugao-Miraballes, Zeberio, Galdakao, Bedia, Lemoa eta Amorebieta-Etxanoko udalerrietan gas hidrogeno kanalizatua banatzeko administrazio-baimenaren eskaera jendaurrean jartzen da, izan litekeen lehiaren ondorioetarako.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak aurkitu dira Arrigorriaga, Zaratamo, Ugao-Miraballes, Zeberio, Galdakao, Bedia, Lemoa eta Amorebieta-Etxano udalerrietan hidrogeno kanalizatutako gasa banatzeko administrazio-baimenaren eskaera jendaurrean jartzen duen Industria Administrazioaren Bizkaiko lurralde-ordezkariaren 2021eko abenduaren 15eko Iragarkian (2022ko urtarrilaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua, 2. zenbakia). Beraz, honako zuzenketa hau egin behar da:

2. sumarioan eta 2022/21 (2/1) orrialdeetan, izenburuan, honela dio:

«...gas hidrogeno kanalizatuaren banaketa, Arrigorriagako, Zaratamoko, Ugao-Miraballeseko, Zeberioko, Galdakaoko, Bediako, Lemoako eta Amorebieta-Etxanoko udal-mugarteetan.»

Baina honela esan behar du:

«...gas hidrogeno kanalizatua banatzeko instalazioa, Amorebieta-Etxanoko Boroako ziklo konbinatuko zentral termikoa eta Arrigorriagako Enagas-en 45-16 posizioa lotzen dituena.»

2022/21 (1/2) orrialdean, hirugarren gidoian, honela dio:

«– Eskaeraren xedea: gas hidrogeno kanalizatua banatzeko sarea instalatzeko aldez aurreko administrazio-baimena lortzea, Arrigorriagako, Zaratamoko, Ugao-Miraballeseko, Zeberioko, Galdakaoko, Bediako, Lemoako eta Amorebieta-Etxanoko udal-mugarteetan.»

Baina honela esan behar du:

«– Eskaeraren xedea: aldez aurretiko administrazio-baimena lortzea Amorebieta-Etxanoko Boroako ziklo konbinatuko zentral termikoa eta Arrigorriagako Enagas-en 45-16 posizioa lotzen dituen gas hidrogeno kanalizatua banatzeko instalazioarentzako.»

Bilbao, 2022ko urtarrilaren 17a.

Industria Administrazioaren Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala