Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2022ko urtarrilaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
297

IRAGARKIA, Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak hasitako zehapen-prozedura batzuen ebazpen-proposamenak, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurrien arlokoak.

Instruktoreak ebazpen-proposamenak egin ditu zehapen-espediente batzuetan, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurrien arloan ustez egindako arau-hauste batzuengatik.

Interesdun batzuei ezin izan dizkiegu ohiko moduan jakinarazi dagozkien ebazpen-proposamenak. Horregatik argitaratzen da iragarki hau, zeinak bana-banako jakinarazpenaren ondorioak baititu. Interesdun horien NAN/IFZ/AIZ zerrenda eranskinean dago.

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunek hamabost eguneko epea dute alegazioak aurkezteko, Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzan (Aholkularitza Juridikoan) –Bilbao, Recalde zumarkalea, 39 A (5. solairua)– gordailututa dagoen espedientearen edukia ezagutzeko eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko. Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da honako telefono hauetan: 94 403 15 87 – 94 403 17 16.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2022ko urtarrilaren 4a.

Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkaria,

ANDONI GAMBOA MARTINEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala