Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2022ko urtarrilaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
286

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 20koa, Justiziako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostuak aldi baterako betetzeko Aginduaren proiektua jendaurrean jartzen duena.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostuak aldi baterako betetzeko araudia onartzen duen Aginduaren proiektua landu du. Proiektu hori Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legean aurreikusitakoaren arabera izapidetu behar da.

Horrenbestez, araudi horretan xedatutakoa beteaz, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak 2021eko maiatzaren 25eko Agindua eman zuen, zeinaren bidez hasiera eman baitzitzaion Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostuak aldi baterako betetzeko Agindu-proiektua prestatzeko eta izapidetzeko prozedurari

Aipatutako 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira.

Proiektu horren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoak kudeatu behar dituen Justizia Administrazioko organo, zerbitzu edo unitateetan lanpostuak aldi baterako betetzeko modua arautzea.

Proposatutako araudiak Justizia Administrazioaren zerbitzura diharduten kidego hauetako karrerako funtzionarioei eragiten die: auzitegi-medikuak, kudeaketa prozesal eta administratiboa, izapidetze prozesal eta administratiboa eta laguntza judiziala.

Horrenbestez, proiektu hau jendaurrean jartzen da, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Horretarako, hogei egun balioduneko epea ezartzen da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Azaldutakoagatik eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretuaren 5 d) eta 11. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa – Jendaurrean jartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioan aldi baterako lanpostuak betetzeko prozedura arautzen duen agindu-proiektua, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Bigarrena.– Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkeztu ahal izateko, proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Justizia Sailburuordetzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (www.euskadi.eus webgunean dago eskuragarri).

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 20a.

Justiziako sailburuordea,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


Azterketa dokumentala