Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2022ko urtarrilaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
285

AGINDUA, 2021eko abenduaren 2koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bitartez pertsona bat izendatzen baita agiri klinikoak baloratzeko, aukeratzeko eta garbitzeko batzordeko kide, eta batzordearen osaera osoa eta eguneratua argitara ematen baita.

Historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzko martxoaren 13ko 38/2012 Dekretuak bere 22. artikuluan sortu zuen Agiri Klinikoak Baloratzeko, Aukeratzeko eta Garbitzeko Batzordea (AKBAGABA), Osasun Sailari atxikia.

38/2012 Dekretuak bere 22.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, batzordea osatzen duten kideak Osasun Saileko pertsona titularrak izendatzen ditu, kide bakoitzak ordezkatzen duen erakundeak proposatuta.

Batzordearen gaur egungo osaera Osasuneko sailburuaren 2021eko apirilaren 13ko Aginduak ezarri zuen (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 92.zk., 2021eko maiatzaren 12a, asteazkena), baina aintzakotzat hartu behar da sistema informatikoen arloko aditu Natividad Larraondo Goiri andreak 2021eko irailaren 8ko egunean erretiroa hartu zuela; beraz, beharrezkoa da sistema informatikoen arloko beste aditu bat izendatzea batzorde horretako kideen osaera osatzeko.

Era berean, segurtasun juridikoko arrazoiak direla-eta, batzordearen osaera osoa eta eguneratua argitara ematen da.

Horren guztiaren ondorioz, hau

EBAZten DUT

Lehenengoa.– Izendatzea sistema informatikoen arloko aditu Iñigo Armendariz Perez jauna Agiri Klinikoak Baloratzeko, Aukeratzeko eta Garbitzeko Batzorde (Akbagaba)ko kide.

Bigarrena.– Batzordearen osaera osoa eta eguneratua argitara ematea:

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren ordezkariak:

– June Kortajarena Ambelez andrea.

– Iñaki Antizar Muerza jauna.

Osakidetzaren Erakunde Zentralaren ordezkariak:

– María Teresa Madrid Conde andrea.

– Adelina Pérez Alonso andrea.

Osakidetzaren mendeko erietxeen ordezkaria:

– José Julio Peña González jauna.

Osakidetzaren mendeko lehen mailako arretaren ordezkaria:

– Enrique Contreras Fuente jauna.

Euskal Autonomia Erkidegoko osasun pribatuaren ordezkariak:

– Nicolás Guerra Zaldua jauna.

– Nuria Achaerandio Galdos andrea.

– Joseba Vidorreta Gómez jauna.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikaren ordezkaria:

– Miren Josebe Alonso Marigómez andrea.

Sistema informatikoen arloko aditua izateagatik:

– Iñigo Armendariz Perez jauna.

Hirugarrena.– Argitara ematea berriz June Kortajarena Ambelez andrea dela batzordeko lehendakaria; eta Iñaki Antizar Muerza jauna dela batzordeko idazkaria.

Lehendakaria edo idazkaria ez badaude edo gaixorik badaude, edo haien karguak hutsik badaude, edo beste legezko arrazoiren batengatik, ordezko lehendakaria Jose Miguel Barturen Gamboa jauna izango da eta ordezko idazkaria Asier Alustiza Etxebarria jauna izango da.

Laugarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 2a.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala