Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2022ko urtarrilaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
284

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 23koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2021eko azaroaren 3ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzak. Agindu horren bidez, kooperatiba edo fundazio diren itunpeko sareko ikastetxeetan inbertsioak finantzatzeko dirulaguntzetarako deialdia egiten da (Hezkoop-2021).

Hezkuntzako sailburuaren 2021eko azaroaren 3ko Aginduaren bidez, kooperatiba edo fundazio diren itunpeko sareko ikastetxeetan inbertsioak finantzatzeko dirulaguntza-deialdia egiten da.

Aztertuta geratu dira aurkeztutako eskabideak, eta kontuan hartu dira 2021eko azaroaren 3ko Aginduaren 13. artikuluan dirulaguntzak emateko ezarritako irizpideak eta agindu horren 12. artikuluari jarraituz eratutako balorazio-batzordeak egindako ebazpen-proposamena. Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Laguntzak ematea I. eranskinean adierazten diren kooperatiba edo fundazio diren itunpeko sareko ikastetxeei, inbertsioak finantzatzeko, eranskinean bertan zehazten diren zenbatekoen arabera.

Bigarrena.– Laguntzen ikastetxe onuradunek 2021eko azaroaren 3ko Aginduaren 19. artikuluari jarraikiz jasoko dute esleitu zaien zenbatekoa.

Hirugarrena.– Dirulaguntzak ukatzea II. eranskinean zerrendatzen diren ikastetxeei, ez baitira egokitzen 2021eko azaroaren 3ko Aginduan jasotako betekizunetara.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke, bitarteko elektronikoen bidez, «Nire Kudeaketak» atalean, Hezkuntzako sailburuai, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (E-Administrazioko Plataforma Teknologikoa–Platea) argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 23a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

PATXI XABIER AIZPURUA TELLERIA.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala