
12. zk., 2022ko urtarrilaren 19a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (237 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
283
EBAZPENA, 2021eko abenduaren 27koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez desegintzat jo eta deuseztatzen baita «Covial» ENSa, Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan 23. zenbakiarekin inskribatuta dagoena.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren bidez Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari esleitutako eginkizunak betetzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa sortzen duen martxoaren 14ko 53/1983 Dekretua kontuan hartuz.
Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateak arautzen dituen abuztuaren 3ko 1776/1981 Errege Dekretuan –bereziki 13. eta 14. artikuluetan– eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan finkatutakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Argitara ematea «Covial» ENSaren desegitea eta deuseztapena inskribatu direla Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan, 2021eko abenduaren 23an; sozietateak 23. zenbakia du erregistroan, eta haren egoitza soziala Laguardian (Araba) dago, Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 27a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
JORGE GARBISU BUESA.
RSS