Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2022ko urtarrilaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
281

7/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 14koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Gizarte Aurreikuspeneko Helburu eta Politiken Idazkaritza Nagusiarekiko hitzarmena argitaratzeko dena, suspertze-, transformazio-, eta erresilientzia-planaren esparruan gizarteratzeko proiektu bat egiteko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatutako hitzarmena sinatu du, eta, behar duen publikotasuna emateko, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra. – Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Gizarte Aurreikuspeneko Helburu eta Politiken Idazkaritza Nagusiarekiko hitzarmenaren testua, gizarteratze-proiektu bat egiteko suspertze-, transformazio-, eta erresilientzia-planaren esparruan. Hitzarmena ebazpen honen eranskinean dator.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 14a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

Jon Iñaki Urbina García de Vicuña

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala