Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2022ko urtarrilaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
275

766/2021 EBAZPENA, urriaren 20koa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Gernikako eta Bermeoko Helduen Osasun Mentaleko zentroetan Osasun Mentaleko Unitateburu lanpostua lehiaketa bidez betetzeko deialdia egiten den.

Gernikako eta Bermeoko Helduen OMZetan, Osasun Mentaleko Unitateburua lanpostua hutsik dago. Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28.artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005Dekretuan, osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003Legean eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoarekin, lanpostu hori lehiaketa bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Zuzendaritza Gerentzia honek, honako oinarri hauen arabera

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetako parte-hartzaileek baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatu behar dute eskaerak aurkezteko epearen barruan:

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-legepeko kontratuduna), edo Osasun Sistema Nazionaleko erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoa izatea, eta jarduneko zerbitzuan egotea edo A1 lanbide-taldeko kategoriako lanpostu bat erreserbatzea dakarren beste administrazio-egoera batean egotea.

b) Deialdiko lanpostuari dagokion titulazioa eta espezialitatea edukitzea.

c) Dagokion espezialitateko lanpostu batean gutxienez hiru urteko lan-esperientzia izatea.

2.– Deialdia argitaratzea.

Ebazpen hau osorik argitaratu beharko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA), Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) eta Osakidetzaren webgunean.

3.– Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

Interesdunek Osakidetzako Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzara (Maria Diaz Haroko kalea 58, 48010 Bilbao) bidali beharko dituzte eskaerak, hamabost egun balioduneko epean, deialdiaren ebazpena dagozkion aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Aurkeztu ahal izango dira, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015Legearen 16. artikuluan ezarritako eran.

Interesdunek Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dute eskabidea, beren datu pertsonal guztiekin eta curriculum vitae (CV) dokumentatuarekin batera.

Dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estatutupeko langile-izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-legepeko kontratudun langile finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Eskatutako titulazioaren fotokopia konpultsatua.

– Ebazpenaren deialdia EHAAn argitaratu arte emandako zerbitzuen jatorrizko ziurtagiri eguneratua, dagokion kategoria adierazita.

– Bete nahi den atala kudeatzeko memoria-proiektua.

– Balioestekoak diren merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

Ez dira ziurtatu behar izango, aurretik adierazitako moduan, Osakidetzaren Curriculum Vitae aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden merezimenduak; hala ere, eskatzaileak horren berri eman beharko du eskaeran.

4.– Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda.

Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Zuzendaritza Gerentziak Osakidetzako webgunean argitaratuko du, ebazpen baten bidez, prozesuan onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda, adierazita zein izan diren baztertzeko arrazoiak.

Baztertutako izangaiek 10egun balioduneko epea izango dute erreklamazioak egiteko, aipatutako ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Baztertu izanaren arrazoia zuzendu daitekeen akatsa bada, interesdunei eskatuko zaie, aipatutako behin-behineko zerrenda horren argitalpenaren bidez, ikusitako akatsak zuzentzeko edo nahitaezko dokumentuak aurkezteko hamar egun balioduneko epean, eta, jakinaraziko zaie horrela egin ezean prozesutik kanpo geldituko direla behin betiko.

5.– Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta Balorazio Batzordearen osaera.

Erreklamazioak egiteko edota eskabideetako akatsak zuzentzeko epea igarotakoan, Zuzendaritza Gerentziak, ebazpen baten bidez, prozesuan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda eta Balorazio Batzordearen osaera argitaratuko ditu, aurreko paragrafoan adierazitako toki beretan. Aipatutako ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Ente Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena webgunean argitaratzen den egunetik aurrera. Era berean, prozesuko izangaiei ebazpen honen berri emango zaie.

Orokorrean, Balorazio Batzordeko burua zuzendari medikoa izango da eta Batzordeak kide hauek izango ditu: Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko zuzendariorde mediko edo zerbitzuburu korporatiboa, Langileen zuzendaria (idazkari gisa jardungo du eta bozkatzeko ahalmena edukiko du). Nolanahi ere, ezingo bada hala izan, erakundeko beste kargu batzuek osatuko dute Batzordea. Horiek denak derrigor izan beharko dira estatutupeko langile finkoak, karrerako funtzionarioak edo lan-legepeko kontratudun langile finkoak, deialdian eskainitako lanpostuaren titulazio-maila berekoak.

Aipatutakoez gain, batzordeak beste hiru batzordekide izango ditu (bat IVAPek izendatua). Hirurek edukiko dute izangaiei eskatutako titulazioa eta espezialitate berberak eta estatutupeko langile finko, karrerako funtzionario edo lan-legepeko kontratudun finko izango dira, eta, horrez gain, deialdian eskainitako lanpostu funtzionalaren hierarkia-maila berekoak edo goragokoak.

Batzordekide titular bakoitzeko, ordezko bat izendatuko da, haren ordez jardungo duena aurrekoak huts eginez gero. Ordezkoek titularren baldintza berberak bete beharko dituzte. Behar izanez gero, Osakidetzako beste edozein zerbitzu-erakundetako maila baliokideko langile bat izendatu ahalko da epaimahaikide.

Balorazio Batzordeko kide guztiak norberaren izenean arituko dira. Funtzionamenduan, independenteak izango dira eta diskrezionalitate teknikoaren babesean jardungo dute, betiere zuzenbidearen menpe.

Egoerak hala ahalbidetuz gero, Balorazio Batzordearen osaerak emakumeen eta gizonen presentzia orekatuaren printzipioa beteko du, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005Legeak ezarritakoaren arabera. Ordezkapen orekatutzat joko da sexu bakoitzaren ordezkapena, gutxienez, ehuneko berrogeikoa bada.

Batzordea osatzen duten pertsonek ez dute jardungo baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015Legearen 23. artikuluan jasotako inguruabarren bat gertatzen bada, eta hala jakinarazi beharko diote deialdia egin duen agintaritzari. Kasu horietan ere, prozesuan parte hartzen duten pertsonek errekusatzea eman ahalko dute edozein unetan, aipatutako lege-testuaren 24. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Era berean, Balorazio Batzordeak aipatutako 40/2015Legearen 15etik 24ra bitarteko artikuluetan zehaztutako arauei egokituko du bere jarduna.

Balorazio Batzordeko kide guztiek hitza eta bozkatzeko ahalmena izango dute. Erabakiak gehiengoz hartuko dira, eta akta batean jasoko dira.

Batzordeak erabateko autonomia funtzionala izango du, prozeduraren legezkotasuna zainduko du, eta objektibotasuna bermatzeaz arduratuko da. Halaber, deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sor daitezkeen zalantza guztiak argituko ditu, eta erabakiko du zer irizpide erabili behar den aurreikusi ez diren kasuetan. Gainera, izangaiak ebaluatu aurretik, aktan jaso beharko dira ebaluazioko irizpide espezifikoak, oinarriei eta oinarriotan jasotako merezimendu-baremoari jarraituta.

6.– Hautaketa-prozedura.

Izangaien merezimenduen balorazioak fase hauek izango ditu:

a) Kudeaketako memoria-proiektua eta haren defentsa.

Balorazio Batzordeak deialdi frogagarria egingo die izangaiei, prozesuan parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztutako memoriari dagokion kudeaketa-proiektuaren aurkezpen publikoa egin dezaten. Deialdi hori 72 ordu lehenago egin beharko da gutxienez, eta izangaien agerraldiaren eguna, tokia eta ordua adierazi beharko ditu. Gainera, deialdi horren iragarki bat argitaratu beharko da Osakidetzaren webgunean.

Oro har, aurkeztutako kudeaketa-proiektuak jendaurrean aurkeztu aurretik, Balorazio Batzordeko kideek eurei eragin diezazkieketen abstentzio- edo errekusazio-arrazoiak agertuko dituzte, eta deialdia egin duen organoari jakinaraziko dizkiote.

Ondoren, izangai bakoitzari dei egingo zaio, proiektuaren azalpena eta defentsa egin dezan. Gero, elkarrizketa bat egingo diete, eta bertan, Balorazio Batzordeko kideek galderak egingo dizkiete proiektuan jasotako alderdiei buruz, gehiago argitzeko edo sakontzeko. Proiektuaren azalpena eta defentsa eta elkarrizketa publikoak izango dira.

Izangaien proiektuen aurkezpen publikoa amaitutakoan, Balorazio Batzordeak puntuak emango dizkio izangai bakoitzari, deialdiaren oinarrietan ezarritakoaren arabera.

b) Merezimenduen balorazioa.

Balorazio Batzordeak izangai bakoitzaren merezimenduen balorazioa eta puntuazioa egingo du, deialdiaren oinarrietan xedatutakoaren arabera. Eranskinean jaso da burutzako lanpostua betetzeko prozesu hauetan aplikatu beharreko merezimenduen baremoa.

c) Akta eta izendapen-proposamena.

Epaimahaiaren aktan jaso beharko da epaimahaikideek hautagai bakoitzari emandako puntuazio zehatza baremoko atal bakoitzean, eta baita izangaiaren guztizko puntuazioa ere. Aktan azalpen labur bat ere egingo dute, azaltzeko zein izan diren epaimahaiaren irizpideak puntuazioak emateko orduan, bai, hautagaiak aurkeztu duen zerbitzuaren kudeaketari buruzko memoria-proiektuaren gainean, bai egindako jendaurreko aurkezpenaz. Zehaztuko dira, halaber, beste ataletan emandako puntuazioak.

d) Izendapena.

Izendatua izateko, lortu behar da gutxienez prozesu osoko gehienezko puntuazioaren erdia, eta nahitaez, proiektua eta haren aurkezpena balioesteko atalerako finkatu den gehienezko puntuazioaren erdia ere.

Bestalde, aktan jasoko da Balorazio Batzordeak puntuaziorik altuena lortu duen izangaiaren alde egindako proposamena.

7.– Prozeduraren ebazpena.

Izangaiek aurkeztutako proiektuak eta curriculumeko merezimenduak ebaluatzeko fasea amaituta, Balorazio Batzordeak izendapen-proposamena egingo dio Zuzendaritza Gerentziari, puntuaziorik altuena lortu duen izangaiaren alde, baremoko epigrafe bakoitzean izangaiek lortutako puntuazioa banakatuta adierazita. Ez badago deialdian zehaztutako eskakizunak betetzen dituen izangairik edo inork ez badu eskatutako gutxieneko puntuazioa lortu, Balorazio Batzordeak deialdia bete gabe uztea proposatuko du, eta proposamena Osakidetzako webgunean argitaratuko da.

Zuzendari-gerenteak, proposamena aztertuta, ebazpen bat emango du, proposatutako izangaia deialdiko lanpostua bete dezan izendatzeko edo deialdia hutsik uzteko. Azkeneko kasu horretan, arrazoia adierazi beharko du. Arrazoia hauetako bat izan beharko da:

a) Ez da izangairik aurkeztu.

b) Ez dago deialdiko oinarrietako eskakizunak betetzen dituen izangairik.

c) Izangaietako batek ere ez du gutxieneko puntuazioa lortu.

Aurreko a) atalaren kasuan, Zuzendaritza Gerentziak, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onartu ondoren, bete gabe utz dezake deialdia, izapide gehiago egin beharrik gabe.

Izendapenaren ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren webgunean argitaratuko da. Ebazpenaren aurka, gorako errekurtsoa jar dakioke Ente Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.

8.– Esleipenaren ondorioak.

Burutza-lanpostu honen izendapena lau urterako izango da, baina epe hori luza daiteke, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau erkidean ezarritakoaren arabera (uztailaren 21eko EHAA 138. zk.).

9.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena dagozkion aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2021eko urriaren 20a.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,

CARLOS PEREIRA RODRÍGUEZ.

ERANSKINA

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean, Gernikako eta Bermeoko Helduen OMZetan Osasun Mentaleko Unitateburua lanpostua betetzeko deialdiaren merezimenduen baremoa.

Merezimenduen baremazioa (gehenez, 66 puntu).

Merezimenduen balorazioak fase hauek izango ditu:

I.– Proiektua eta haren defentsa (gehienez, 30 puntu).

Izangaiek dagokion atalaren antolaketari eta funtzionamenduari buruzko memoria-proiektu bat aurkeztu beharko dute, kalifikazio-epaimahai baten aurrean haren aurkezpen publikoa egin, eta epaimahaiko kideek planteatutako galderei erantzun.

Fase honen puntuazioa bi atal hauetan banatuko da:

a) Atala kudeatzeko aurkeztutako memoria-proiektuaren edukiaren balorazioa (gehienez, 15puntu).

Kudeaketako memoria-proiektuan, atal hauek garatu beharko dira, gutxienez:

(Deialdiko lanpostuaren ezaugarrien arabera, deialdiaren ebazpenean, deialdia egin duen agintaritzak zehaztuko du a.1), a.2) eta a.3) atalei zenbat puntu egotziko zaizkien gehienez).

a.1.– Antolaketarekin eta kudeaketarekin lotutako atala (gehienez, 7 puntu).

Zerbitzuaren/Atalaren organigrama, burutza-lanpostuaren funtzioak eta hari atxikiriko gainerako lanpostuen funtzioak adierazita.

Zerbitzua/Atalaren eta erakunde bereko beste zerbitzuen arteko harremana.

Zerbitzuaren/Atalaren kudeaketa-plana, hobekuntza-arloak antolatzeko, aztertzeko eta detektatzeko helburuak zehaztuta eta haiek lortzeko behar diren neurriak identifikatuta. Eta horrekin batera, esleitutako giza baliabideak, materialak eta ekonomikoak eraginkortasunez erabiltzeko konpromisoa edo plana.

a.2.– Asistentziari buruzko atala (gehienez, 5 puntu).

Asistentzia zerbitzu-zorroaren deskribapena.

Asistentziaren inguruko adierazleak eta helburuak ezartzea, baita haien jarraipena eta ebaluazioa etengabe egiteko sistema ere.

a.3.– Irakaskuntzari eta ikerketari lotutako atala (gehienez, 3 puntu).

Irakaskuntzaren planifikazioa ezartzea zerbitzuan/atalean.

b) Memoria-proiektuaren jendaurreko azalpena. Balorazio Batzordearen aurrean (gehienez, 15puntu).

Proiektuaren jendaurreko azalpena baloratzean, memoria-proiektua defendatzeko izandako argitasuna eta zehaztasuna hartuko dira kontuan, baita haren arlo garrantzitsuenak azaltzeko gaitasuna ere. Dagokion aktan, kide bakoitzak hautagai bakoitzari emandako puntuazioaren justifikazioa jaso beharko da, proiektuaren defentsaren argitasuna eta zehaztasuna baloratuta eta proiektuaren alderdi esanguratsuenak azaltzeko ahalmena kontuan hartuta.

II.– Merezimenduen balorazioa (gehienez, 30puntu).

Puntuazioa honela banatuko da:

II.1.– Lan-esperientzia (gehienez, 13puntu).

– Dagokion espezialitatean fakultatibo gisa zerbitzua eman duen hilabete bakoitzeko: 0,0500puntu.

– Dagokion espezialitatean atalburu gisa zerbitzua eman duen hilabete bakoitzeko: 0,0750 puntu.

– Dagokion espezialitatean zerbitzuburu gisa zerbitzua eman duen hilabete bakoitzeko: 0,1000puntu.

– Osasun Administrazio Publikoetako zuzendari gisa edo zuzendariorde mediko gisa zerbitzua eman duen hilabete bakoitzeko: 0,1000 puntu.

Kontuan hartuko dira, lan-esperientzia gisa, Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia erkidegoetako osasun-zerbitzuetan edo edozein administrazio publikotakoan emandako zerbitzuak, bai eta Europar Batasuneko gainerako estatuetako sare publikoko osasun-zerbitzuetan emandakoak ere.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Ondorio horietarako, 30egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

II.2.– Prestakuntza, irakaskuntza eta ezagutzaren hedapena (gehienez, 17puntu).

Baldin eta ikastaroen ziurtagirietan bakarrik agertzen bada kreditu-kopurua, puntuazioa 0,1puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

II.2.1.– Kudeaketaren arloko prestakuntza (gehienez, 3puntu).

Osasun-kudeaketari lotutako ikastaro bakoitzeko (iraupenaren araberakoa):

– 20 eta 30 ordu bitartean: 0,2000 puntu.

– 31 eta 50 ordu bitartean: 0,3000 puntu.

– 51 eta 100 ordu bitartean: 0,4000 puntu.

– 101 eta 200 ordu bitartean: 0,5000 puntu.

– 200 ordu baino gehiago: 1,2500 puntu.

Balioetsiko dira erakunde ofizialek, unibertsitateek, osasun-erakundeek, eta hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek ere emandako eta egiaztatutako ikastaroak, eta halaber, Osakidetzak edota beste edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen ondorioz eman eta egiaztatutako ikastaroak, baldin eta titulazio ofiziala lortzeko ikasketa-plan baten parte ez badira.

II.2.2.– Espezialitateko etengabeko prestakuntza (gehienez, 3 puntu).

Lanpostuaren espezialitateari lotutako ikastaro bakoitzeko (iraupenaren arabera):

– 20 eta 30 ordu bitartean: 0,2000 puntu.

– 31 eta 50 ordu bitartean: 0,3000 puntu.

– 51 eta 100 ordu bitartean: 0,4000 puntu.

– 101 eta 200 ordu bitartean: 0,5000 puntu.

– 200 ordu baino gehiago: 1,2500 puntu.

Balioetsiko dira erakunde ofizialek, unibertsitateek, osasun-erakundeek, eta hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek ere emandako eta egiaztatutako ikastaroak, eta halaber, Osakidetzak edota beste edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen ondorioz eman eta egiaztatutako ikastaroak, baldin eta titulazio ofiziala lortzeko ikasketa-plan baten parte ez badira.

II.2.3.– Graduondoko prestakuntza (gehienez, 5 puntu).

– Doktore-titulua: 3 puntu.

– Cum laude doktore-titulua: 4 puntu.

– Graduondoko masterra: 2 puntu.

– Unibertsitateko Aditu edo Espezialista titulua: 1 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna, edo Diploma izatea ikasketa aurreratuetan: 1 puntu.

– Doktoretza-ikastaroa: doktoretza-ikastaroetako bikain edo ohorezko matrikula bakoitzeko (10ikastaro, gehienez): 0,1000 puntu.

Ez dira kontuan hartuko doktore-titulua, cum laude doktore-titulua, ikertzeko nahikotasuna edo ikasketa aurreratuetako diploma lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroak.

II.2.4.– Jarduera zientifikoa (gehienez, 3 puntu).

Dagokion espezialitateari lotutako lan zientifikoak argitaratzeagatik, txostenak, komunikazioak, aurkezpenak, eta hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:

– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,2500puntu.

– Estatuko txosten bakoitzeko: 1,0000puntu.

– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 1,5000puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,1500puntu.

– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,6000puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,0000puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,2000puntu.

– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 0,7500puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 1,2500puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 1,0000puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,5000puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2,0000puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1,0000puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 1,0000puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,5000puntu.

– Tesina bakoitzeko: 1,500puntu.

II.2.5.– Irakaskuntza-jarduera (gehienez, 3 puntu).

– Medikuntza Fakultateko katedraduna, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 1,0000puntu.

– Medikuntza Fakultateko irakasle titularra, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,5000puntu.

– Medikuntza Fakultateko irakasle elkartua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,2500puntu.

– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,5000puntu.

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,0500puntu.

III.– Euskararen ezagutza (gehienez, 6 puntu).

Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.


Azterketa dokumentala