Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2022ko urtarrilaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
274

AGINDUA, 2022ko urtarrilaren 10ekoa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dauden notariotzak betetzeko egindako ohiko lehiaketa ebatzita notarioak izendatzen dituena.

Ikusi da hutsik dauden notariotzak betetzeko instruitutako espedientea. Notariotza horiek 2021eko azaroaren 18ko Ebazpenaren bidez deitutako ohiko lehiaketan sartu ziren (2021eko azaroaren 18ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), eta Autonomia Estatutuko 10.22 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz eta irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak –Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta horren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen– ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ondoren aipatzen diren notarioak izendatzea, iragarri diren Euskal Autonomia Erkidegoko notariotzak betetzeko:

Donostiako notaritzarako, José Gabriel González Botías (arrazoia: Jesús María Sanza Amurrioren lekualdaketa).

Vitoria-Gasteizko notaritzarako, Luis Miguel Motos Aragón (arrazoia: Luz María Sancho Rodríguezen eszedentzia).

Bergarako notaritzarako, María Longarte Ulacia (arrazoia: Carlota Paloma Ruesca San Epifanioren lekualdaketa).

Mungiako notaritzarako, Juan Antonio Pérez Dapena (arrazoia: Francisco Antonio Arriola Garroteren lekualdaketa).

Aguraingo notaritzarako, María Begoña Vallejo Catalina (arrazoia: Luis Troyano De Loma-Ossorioren lekualdaketa).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 10a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala