Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2022ko urtarrilaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LEHENDAKARITZA
78

IRAGARKIA, administrazio-espedientea bidaltzeari eta prozedura judizialean interesdun direnak epatzeari buruzkoa.

Lucila Canivell Chirapozu andreak ordezkatuta, Rodrigo Zamora Almeida jaunak babes jurisdikzionaleko 1047/2021 prozedurari buruzko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du lehendakariaren abenduaren 14ko 47/2021 Dekretuaren aurka –dekretu horren bidez xedatu zen establezimendu, ekitaldi, jarduera eta leku gehiagotara zabaltzea Osasuneko sailburuaren 2021eko azaroaren 17ko Aginduaren bidez ezarritako Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala (QR) eskatzeko derrigortasuna–, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak eskatu du jatorrizko administrazio-espedientea bidaltzeko. Horrenbestez, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie interesdun guztiei, egoki baderitzote, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoa betez. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 27a.

Araubide Juridikoaren zuzendaria,

NIEVES MARTÍNEZ DE ANTOÑANA BLANCO.


Azterketa dokumentala