Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2022ko urtarrilaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
76

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 19koa, Gizarte Zerbitzuetako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko apirilaren 13ko Aginduan jasotako laguntza-deialdian subentzionaturiko jardueren eta ukaturiko eskaeren zerrenda, hain zuzen ere, pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin gauzatutako esku-hartze sozialeko jardueretarako laguntzen ildoan.

Agindu honek Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusitako deialdia egiten du 2021erako

Dekretu horren 15. artikuluan eta deialdia egiten duen aginduaren 13. artikuluan ezarritakoa betez, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako zuzendariari dagokio dirulaguntzak ematea edo ukatzea ebaztea eta EHAAn argitaratzeko agintzea, balorazio-batzordearen proposamena aztertu ondoren.

Interesdunei ebazpena jakinarazi zaie, eta, orain, EHAAn argitaratzen da.

Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea, guztiek jakin dezaten, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko apirilaren 13ko Aginduan jasotako laguntza-deialdian subentzionaturiko jardueren (I. eranskina) eta ukaturiko eskaeren (II. eranskina) zerrenda, hain zuzen ere, pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin gauzatutako esku-hartze sozialeko jardueretarako laguntzen ildoan. Agindu horren bitartez egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusitako 2021erako deialdia.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 19a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

MARÍA ANTONIA OLABARRIETA IBARRONDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala